Aldizkaria
Irakurri azken albisteak zure emailean
2016/12/01
Azken hilabeteotan Elkargi eta Oinarriren arteko bat egitea arrakastaz burutu da, azkenaren xurgapenarekin. Honela, Euskadi eta espainiar estatuko elkarrekiko berme elkarte (EBE) handiena sortu da, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore honen kontzentrazioa finantza erakunde bakar batean gauzatuz, zeinaren aktibitate nagusia enpresa txiki eta ertainei maileguak lortzeko sarrera erraztea den.
2016/11/30
Urriak 11 eta 13aren bitartean Kooperatibei buruzko goi-bilera egin zen Quebec-en (Kanada). Nazioarteko jardunaldi honetan 100 estatu ezberdinetako 3000 parte-hartzaile baino gehiago bildu ziren, helburu nagusia munduko enpresa kooperatiboetako garapena sustatzea zutelarik.
2016/11/30
Pasa den maiatzean Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko 6/2016 Legea onartu zen Eusko Legebiltzarrean, gure gizartean funtsezko papera jokatzen duten erakundeentzat aurrerapausu garrantzitsu bat suposatu duena.
2016/11/30
Ekintzailetza boladan dago. Krisiak sorturiko prekarizazio eta langabezia egoeren aurrean, jendarteari, eta batik bat gazteoi, ekintzaile izateko eskatzen zaigu. Gizarteak ezer gutxi eskain diezakegunez, egin dezagula geuk geurez, geure ekinez, geure ekimenez. Mezuak emantzipatzailea dirudi, baina ezkutuan darama zepoa: kapitalaren logikatik egina dator.
2016/11/30
Datorren azaroaren 10ean, 11n eta 12an Ekonomia Solidarioaren Nazioarteko II. Kongresua egingo da Bilbon.
2016/11/30
LANZITUZ-LAN SOZIETATEAK SORTUZ Programa, langabetuak lan merkatuan sartzea sustatzen duen proiektua da, zeina ASLEk gidatzen duen Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetza sustatuz. Gainera, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen Euskal Herrirako Europar Fondo Sozialaren Programa Operatiboaren (2014-2020) esparruaren baitan dagoen ekimena da.
2016/11/30
Duela aste bete zendu zen Antxon Mendizabal lankide eta laguna. Lan eskerga da zutabetxo honetan Toninoren biografia osoa laburtzeko saioa. Gainera ni ez naiz hori egiteko bere lankiderik aproposena, berriki utzi gaituzten Anton Borja eta Mikel Gomez Uranga , EHUko Ekonomia Aplikatua Ieko kideak hauek ere, lirateke horretarako egokiagoak belaunaldia eta ibilbidea partekatu baitzuten elkarrekin. Txiki sentitzen naiz haien ondoan Unibertsitate publiko, euskaldun eta konprometituaren aldeko beren jarrera ikasbide eta eredu izan baitut.
2016/11/30
DSS2016ko egitasmoaren baitan , Mondragon Unibertsitateko Lanki Ikertegiak kooperatibismoa eta honen balioak lantzeko eta jendartean ezagutzera emateko proiektu batean lanean hasi da, kooperatibigintzaren eta ekonomia sozialaren inguruko hainbat eragile eta erakunderekin. Euskal kooperatibagintzak azken hamarkadetan lanaren antolaketan, ekonomian edo hezkuntzan izan duen eragina aztertu eta artearen bidez sozializatzeko helburua duen diziplina arteko proiektu honetan, Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko kide diren GEZKI, MIK eta IECek ere bat egingo dute.
2016/11/30
Azken hiru ikasturtetan, 2013-2014tik gaur egun arte, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Donostiako atala) Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioa master ofiziala indarrean dago. Arlo horretako eragileen eskariari erantzun nahian GEZKI unibertsitate institutoak masterraren antolakuntzaren ardura hartu zuen eta horretan ondoko erakunde eta sailen laguntza jaso izan du eta jasotzen du gaur egun ere: Hegoa unibertsitate institutoa, Lan Harremanen eta Gizarte Lanaren Fakultatea, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea eta Ekonomia Aplikatua I zein Enpresaren Zuzenbidearen sailak. Halaberean, sektoreko entitate eta erakunde hauek masterraren lankide gisa dihardute: ASLE, KONFEKOOP, Hirekin, EHLABE, REAS Euskadi eta Gizatea. Erakunde laguntzaile gehigarriak dira Eusko Jaurlaritza, finantzazioa bideratuta, eta Euskal Herriko Unibertsitatea azpiegitura eta laguntza teknikoa eskaintzen duena.
2016/11/30
Ideia nagusia ikerkuntzan sakonago aritzea da, ikerkuntza GEEBaren jarduera ardatz nagusi bilakatzeko bidean. Euskal Herriko gizarte ekonomiaren dinamikaren ezagutza handiagoa eta zehatzagoa lortzea dugu xede. Horretarako, datu sozioekonomikoen lanketaz gain, horien gaineko interpretazio eta balorazio lan sakonago baten bitartez proposamen ezberdinak mahai gaineratzea da gure asmoa.
Agenda
Otsailak 6, Sesio publikoa “Social Economy for the future of the European Union”
2019/01/30
Bruselan
Otsailak 6-8, Desgaitasunaren Zuzenbidearen II Kongresua
2019/01/30
Iruñan
2019/01/30
Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (UPV/EHU)
2018/10/30
Tokyo (Japon)
2019/01/30
Apirilak 30, Mugaeguna, Call for Papers: Special Issue, Annals of Public and Cooperative Economics
2018/11/29
2018/10/30
Montréal, Québec, Canada
2019ko ekainak 6-9, CIRIEC-eko Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Nazioarteko VII Konferentzia
2018/07/26
Bucarest (Rumania)
Azaroak 25-27, Nazioarteko XIII Rulescoop Kongresua
2018/11/29
Querétaroko Unibertsitate Autonomoan, Mexiko