Iritziak

  • Iritzia: José Mª Pérez De Uralde: "2015eko OVES/GEEB txostenak"

    Iritzia: José Mª Pérez De Uralde: "2015eko OVES/GEEB txostenak"

    2015/12/17

    Behatokiak garatutako bi jarduera garrantzitsuenekin emango diogu amaiera 2015eko ekitaldiari. Batetik, krisialdiaren azken bost urteotan euskal gizarte-ekonomiak bizi izan duen egoera aztertzen duen txostena. Bestetik, 2014ko egoeraren txostena. Osagarriak dira dokumentu biak, sektorearen garapena deskribatzen baitute iturri anitz kontrastatuz. Sektore garrantzitsu honentzat, botere publikoentzat eta gizarte-ekonomian adituentzat ikuspegi erabilgarria eskaintzen dute.

    Info +

  • Sofía Arana iritzia: GEEA, Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria

    Sofía Arana iritzia: GEEA, Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria

    2015/11/26

    Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria sektoreko argitalpen gisa sendotuz doa eta hedatzen jarraitzen du. Azken urte honetan zehar, Eusebio Lasaren eta Aratz Sotoren lekukoa hartu duen Nicolás Cañadaren laguntza ordainezinari esker, aldizkaria hainbat katalogotan eta base datutan ageri da; horrek gure lurraldean edota mugetatik kanpo aldizkaria sendotu eta agerikoagoa egiten du. Beraz, aukera hau aprobetxatu nahi dut eskerrak emateko euren lanen kalitatearekin argitalpena katalogo eta datu base horietan sartzen lagundu duten egile guztiei, Mikel Bereciartua koordinatzaileari eta, azkenik, Nicolas Cañadari, beraren ahaleginari esker lortu baita.

    Info +

  • Iritzia: Ignacio Bretos, "Gizarte Ekonomia eta Krisi Ekonomikoa: Datu estatistikoak izatearen garrantzia sektoreko emaitzak hobeto ikustaraztekoa

    Iritzia: Ignacio Bretos, "Gizarte Ekonomia eta Krisi Ekonomikoa: Datu estatistikoak izatearen garrantzia sektoreko emaitzak hobeto ikustaraztekoa

    2015/10/23

    2008.urtetik jasaten ari garen krisi ekonomikoaren baitan, Euskadiko gizarte-ekonomia sektoreko erakundeek, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiarekin alderatuz, egoera zail horri egoera hobean erantzuteko gai izan dira. Zentzu horretan, suntsipen eta ezegonkortasun egoera larrian egon arren, lanpostuak mantentzen eta sortzen ari dira, lan-baldintza duinekin.

    Info +

  • Iritzia: Alfredo Ispizua, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria

    Iritzia: Alfredo Ispizua, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria

    2015/09/30

    Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomiako zuzendaritza aipatutako saileko estrategiaren barne dago, gure herriko enplegua mantentzeko eta suspertzeko. Sektore kooperatiboarekin eta Euskadiko gizarte-ekonomiako beste entitateekin lotuta dagoen guztia sustatzeko politikak ere ezarri ditu.

    Info +

  • Iritzia: José María Pérez de Uralde, OVES/GEEBko Koordinatzailea: Gizarte Ekonomia eta Politika Publikoak Udal eta Foru Hauteskudeez Geroztik

    Iritzia: José María Pérez de Uralde, OVES/GEEBko Koordinatzailea: Gizarte Ekonomia eta Politika Publikoak Udal eta Foru Hauteskudeez Geroztik

    2015/07/23

    Egin berri diren udal eta foru hauteskundeek izan duten ondorio nabarmenena alkatetzan, Batzar Nagusietan eta Diputazioan egon diren behin betiko aldaketak izan dira. Hainbat instituzioen kudeaketan alternantziak egon dira, bai ukaezina den hiritarrengandik jasotako babesagatik bai irabazle izan beharrik ez duten alderdien arteko itun eta adostasunen ondorioz. Dena den, aniztasun zabaleko profila irudikatzen duen prozesu demokratikoa burutu da.

    Info +

  • Iritzia: Javier Pradini, Emaus Gizarte Fundazioa Taldeko zuzendari nagusia

    Iritzia: Javier Pradini, Emaus Gizarte Fundazioa Taldeko zuzendari nagusia

    2015/06/30

    Duela 35 urte hasi zuen Emausek ibilbidea Gipuzkoan, eta, urteotan guztietan, gure inguruan gertatu diren aldaketa sozial askoren lekuko zuzenak izan gara. Era berean, guk ere aldaketa asko egin ditugu, bereziki, barne antolamenduaren aldetik.

    Info +

  • Ongi etorri garai interesgarri batera

    Ongi etorri garai interesgarri batera

    2015/05/25

    Nahiz eta egia izan ekonomia soziala eta solidarioa (ESS) definitzerakoan desadostasunak sortzen direla, horietatik batzuk oso sakonak, ekonomia sozialeko eta solidarioko alorrean gabiltzanok badakigu gaur egun dagoen eredu ekonomikoaren alternatiba bat dela. Artikulu honen helburua ez da ekonomia soziala edota solidarioa zer den zehaztea; beraz, bi kontzeptuei buruz hitz egiterakoan, modu alternatibo eta arduratsuan, bai naturarekiko bai pertsonekiko, gizakien beharrak asetzen dituzten esperientzia eta jarduerak biltzen dituen talde gisa ulertuko dugu.

    Info +

  • Iritzia: Aitor Lizartza LEINNeko team-coach

    Iritzia: Aitor Lizartza LEINNeko team-coach

    2015/04/17

    Ekintzailea sortu edo egin egiten da? Hortxe dago koska negozio propioa martxan jarri edota existitzen den enpresa batean negozio berria abiarazi nahi dutenentzat. Adituek baietz diote prestakuntza ezinbestekoa dela, ekintzaile jaiotzen direnak oso gutxi baitira eta gainontzekoek izaten ikas dezakete, zalantzarik gabe. Egia da ez duela ezer bermatzen, baina hobe da prestakuntza izatea, seguru gure garapen profesionalean eta pertsonalean laguntzen digula.

    Info +

  • Iritzia: Elixabet Sanles, "Banku etikoa"

    Iritzia: Elixabet Sanles, "Banku etikoa"

    2015/03/17

    Kapitalean oinarritutako ekonomiaren alternatiba bat martxan jartzeko beharraren inguruan gero eta gehiago entzuten ari gara azken urteotan. Gizarte-ekonomia, zehazki, ekonomia tradizionalak sortu edo konpon ezin zitzakeen arazoei erantzuna emateko jaio zen. Gaia gori egotearen arrazoia ekonomiaren krisialdia izan daiteke, eta garai historiko honek gizarte-ekonomiaren gaitasun guztiak garatzeko aukera eman du, aprobetxatu ez badugu ere. Hala ere, dudarik gabe, sektoreak krisiari hobeto erantzuten jakin izan du, ekonomia tradizionalarekin alderatuz. 

    Info +

  • Iritzia: Alejandro Martínez Charterina, Deustuko Unibertsitateko katedraduna eta Zuzenbide Fakultateko Ikasketa Kooperatiboen Institutuko zuzendaria

    Iritzia: Alejandro Martínez Charterina, Deustuko Unibertsitateko katedraduna eta Zuzenbide Fakultateko Ikasketa Kooperatiboen Institutuko zuzendaria

    2015/02/23

    2013-14 ikasturtean zenbait jarduera burutu zituen Estatuko sektoreak kooperatiben eta gazteen arteko harremanean sakontzeko eta, bide batez, Nazio Batuek bi urtez jarraian jorratutako gaiekin bat egiteko. Ekimen horietan Deustuko Ikasketa Kooperatiboen Institutuak parte hartu zuen, besteak beste. Azken bi urteotan egindako lanaren emaitza izan da 'Difusión de los valores y principios cooperativos entre la juventud' (Dykinson, Madril, 2015) argitalpena.

    Info +

  1. Anterior
  2. 1
  3. 2
  4. 3
  5. 4
  6. 5
  7. Siguiente