2016ko Kooperatiben Goi-Bilera

2016ko Kooperatiben Goi-Bilera

2016/11/30

Urriak 11 eta 13aren bitartean Kooperatibei buruzko goi-bilera egin zen Quebec-en (Kanada). Nazioarteko jardunaldi honetan 100 estatu ezberdinetako 3000 parte-hartzaile baino gehiago bildu ziren, helburu nagusia munduko enpresa kooperatiboetako garapena sustatzea zutelarik.

Aurtengo edizioa “Kooperatibak: jardutearen ahalmena” lemapean aurkeztu zen, eta honen bidez, kooperatibismoaren papera eta Estatu eta nazioarte mailan duen eragina aldarrikatu nahi da.

Parte-hartzaileen artean nabarmendu behar dira, Joseph Stiglitz, 2001eko Nobel Sariaren irabazlea, eta Robert Reich, Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko irakaslea eta Bill Clintonen gobernuko Laneko idazkari ohia, beste batzuen arten. Mondragoneko Korporazioak ere ordezkaritza izan zuen jardunaldian, bertan,  Kongresuko eta Komisio Iraunkorreko presidentea den Javier Goienetxea izan zen, eta honekin batera izan ziren  Arantza Laskurain, Oskar Goitia edo Ander Etxeberria, beste batzuen artean; Arrasateko alkate den Maria Ubarretxena ere delegazio honetara gehitu zen. Hauetaz gain, bertan izan ziren Konfekoopeko Rosa Lavin eta Lorea Soldevilla; Pablo Durana, Martin Uriarte eta Iñaki Nubla Nekazaritza elikagaien Kooperatiben Federazioaren ordezkaritzan; eta Erkideko Agustin Mendiola eta Mikel Larrea.

116 estatu ezberdinetatik iritsitako 2950 parte-hartzailerekin, 2016ko Kooperatiben Nazioarteko Goi-bilera oso arrakastatsua izan da. Halaber, 14 ikerlan aurkeztu dira, hauen artean, Kooperatiben Nazioarteko Behatokiko 5. edizioa azpimarratu behar da. Honen arabera, munduko 300 kooperatiba handienek fakturazioa %7an gehitu dute aurreko urteari dagokionez; kooperatiba hauek salmenten kopuruaren eta biztanleko barne-produktu gordinaren arabera sailkatzen dira.

Parametro hauen araberako munduko enpresa kooperatiboen TOP 5-a hurrengoa da (2014ko datuak):

 

Negozio kopurua

Negozio kopurua / Biztanleko BPG-a

1

Credit Agricole (Francia)

Banku eta finantza zerbitzuak

1

NH Nonghyup (Rep. Corea)

Nekazaritza elikagaiak

2

BVR (Alemania)

Banku eta finantza zerbitzuak

2

IFFCO (India)

Nekazaritza elikagaiak

3

BPCE (Francia)

Banku eta finantza zerbitzuak

3

Credit Agricole

Banku eta finantza zerbitzuak

4

NH Nonghyup (Rep. Corea)

Nekazaritza elikagaiak

4

Unimed do Brasil

Banku eta finantza zerbitzuak

5

State Farm (EEUU)

Aseguruak

5

BPCE (Francia)

Banku eta finantza zerbitzuak

 

 

Goi-bileran, Monique Leroux, Nazioarteko Aliantza Kooperatiboko Presidenteak, adierazi zuen helburua munduko ekonomiaren  %20 izatera iristea dela. Gainera, Nobel Sariaren Irabazlea eta “Ezberdintasunaren prezioa” liburuaren egilea den Joseph Stiglitzek esan zuenenez, gero eta handiagoak dira gizartean dauden ezberdintasunak, biztanleriaren artean mesfidantza sortu dutenak, eta ondorioz, porrot egin duen sistema ekonomiko batean aurkitzen gara. Ekonomia eta gizartea antolatzeko beste bitarteko batzuen beharra nabarmendu zuen, elkartasunean eta justizia sozialean oinarritutakoak.

FSG-ko Fundatzailea eta Zuzendaria eta Harvard School-eko ikertzailea den Mark Kramerrek aipatu zuen enpresen eta gizartearen garapenak lotura zuzena izan behar dutela. Honetaz gain, Robert Reich, Berkeleyko Unibertsitateko irakasleak adierazi zuen kapitalismoak porrot egin duela, eta kooperatibismoa horren ordezkari izan dadin, lan gogorra egin beharko dela. Azkenik, Howard Brodskyk, AEBko CCA Global Partnerseko Zuzendari eta Presidentea, kooperatiben identitate arazoari buruz hitz egin zuen eta biztanleriaren artean dagoen ezagutza urriaren aurrean guztien elkartasuna proposatu zuen.

Ekitaldian, hainbat tailer eta mahai-inguru antolatu ziren, hauetatik hainbat ideia garrantzitsu atera daitezkeelarik. Batetik, BPGa ez dela gizarte ongizatearen neurgailu egokia aipatu zen,  bestelako adierazleekin osatu beharko litzatekeelarik. Bestalde, kooperatibek negozio egiteaz gain, gizartearentzako probetxugarriak izan behar direla adierazi zen. Gainera, karguetan emakumezkoen parekotasuna lortzeko irtenbideak aurkitu behar direla azpimarratu zuten. Azkenik, kooperatibista gazteei ahotsa ematearen ideia eta hezkuntzan kooperatibismoa sustatzearena nabarmendu ziren.

Azken egunean entitate kooperatiboek eta mutualitateek, Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako 17 helburuak lortzeko, jokatu dezaketen paperaren inguruan aritu ziren.

Amaitzeko, bukaerako deklarazioan, mugimendu kooperatiboa NBEaren Garapen Jasangarriari buruzko deklaraziora atxikitu zen. Akordioa Nazioarteko Aliantza Kooperatiboaren hurrengo Batzarrera eramango da onarpenerako, eta bitartean, honen difusiorako eta ezagutzarako lana egingo da.

 

JAVIER GOIENETXEA

Mondragon Korporazioko Kongresuko Presidentea

Itzuli