Editoriala: José Mª Pérez De Uralde, GEEBeko zuzendaria

Editoriala: José Mª Pérez De Uralde, GEEBeko zuzendaria

2013/02/15

GEEBk 2012an landutako bigarren buletin honetan jasotzen dugu Euskadiko gizarte ekonomiako enpresek, entitate ordezkariek, instituzio akademiko espezializatuek eta administrazio publikoek, euren politiken eta gaiaren inguruan egindako adierazpenen bitartez, azken egunotan gauzatutako jarduera anitzei buruzko informazioa.

Bi gauza garrantzitsu azpimarra genitzake: batetik, sektore aktibo eta bizi baten aurrean gaudela, etengabe mugitzen ari dena eta proposamen bereziki eraginkorrak egiten dituena; bestetik, premisa berak jarraitzen dituzten eta egunero balore eta printzipio jakin batzuk praktikan jartzen saiatzen diren aktore anitz elkartzen dituen “sistema” moduko bat existitzen da. Bi alderdi horiek bereziki garrantzitsuak dira zalantzak eta pesimismoa nagusi diren egunotan.

Egungo krisialdian, aldatzen ari da errealitatea, egoeraren gorabeheretatik aldentzen eta iraunkorrak, sistemikoak eta egiturazkoak diren elementuak oinarritzat hartzen ari gara. Aldi berean, pixkanaka eta okerreko bidea jarraituz, galtzen ari da “ongizatearen estatua” bezala ezagutzen dena.

Hori dela eta, aipagarria da gizarte ekonomiak orokorrean, eta Euskadin batik bat, informazio positiboak sortzen dituela eta zerbait desberdinean, aktiboan eta baliagarrian parte hartzen ari garenaren ideia indartzen laguntzen duela. Egia da gizarte ekonomiari eragiten dioten albiste negatiboak badaudela, baina egoera zehaztasunez aztertuz gero, antzeman dezakegu datu negatiboak guztiontzat orokorrak direla eta gizarte ekonomia beste sektore batzuk baino hobeto defendatzen dela. Aldaketak proposatzeko gaitasuna ere sektore honen berezko ezaugarria da.

Hortaz, gauza asko egiteke ditugunez eta etorkizun iluna aurrez aurre daukagunez, ez zaigu komeni gizarte ekonomiaren ahalmena zalantzan jartzea, izan ere, eguneroko errealitate zailean ikus dezakegu indar hori. Norbere iritziak alde batera utzita, gizarte ekonomiako enpresa eta entitateak bultzatzeko aukerak ematen dizkigun Lege berri bat daukagu. Adimenez jokatu beharko dugu gizarte ekonomiaren proposamena, gauzak egiteko modu desberdina, garatzea ahalbidetuko duten emaitzak lortu nahi baditugu.

Itzuli