Iritzia: Jose-Maria-Perez-de-Uralde-OvesGeebeko-zuzendaria

Iritzia: Jose-Maria-Perez-de-Uralde-OvesGeebeko-zuzendaria

2015/01/28

2015, PROPOSAMENEN URTEA

Zoritxarrez, urte berriak ez du automatikoki 12 mahatsak hartzeak dakarren ustezko eraldaketa eragiten, utopiatik hurbil dagoen aldaketa hori hain zuzen. Zerbait bukatu eta beste zerbait hasten delako sentsazioa sortzen da baina, halere, denak leku berean jarraitzen du (loteria irabazten dutenak alde batera utziz). Denbora muga artifizial eta arin hori igarotzeko ohitura atsegina besterik ez da. Momentu horretan, desirak errealitatea iraunarazteko asmoekin nahasten dira; hau da, egutegien neurketan gertatzen den lapsus hori, urte aldaketa, kontuan hartu nahi ez duen errealitate temati hori betikotzeko intentzioekin uztartzen dira nahiak.

 

Beraz, arazoak ez dira desagertu, nahiz eta agian asmo onek eragina izan haietan. Urte bukaera aldera ahitutako intentzio baikorrak, une batez, berpiztu egin daitezke, aldarte onak jota, pertsonak eta gauzak, oro har, hobera egingo dutela pentsatzen dugunean. Eskarmentuak, ordea, efektu horrek ez duela asko irauten erakusten du. Eguneroko gauzek berriz ere menperatuko gaituzte eta mahatsak jan bitartean, festaz festa, pilatutako sentsazio onak baztertu beharko ditugu hartu beharreko erabakien erruz.

 

Dena den, 2015a benetako aldaketen urtea izan daiteke arlo ekonomiko, politiko, sozial eta zibilean; bai Euskadin eta Espainiako beste lurraldeetan, bai euroa duten Europako herrialdeetan. Hori guztiarekin adi egongo da OVES/GEEB, helburu osagarriak bete daitezen; eta egungo egoeran gerta daitekeenaren barruan, euskal gizarte-ekonomiaren garapena ikertze lanean jarraituko du.

 

Gizarte-ekonomia aspaldi finkatutako balore eta printzipio zehatzetan oinarritzen diren enpresa, entitate eta pertsonetatik haratago doa. Hasieratik gizarte-ekonomiak gida konkretu bat osatu du bereizten dituen ideia eta kontzeptuekin. Gainera, hausnarketa teorikoa bidelagun izan duen errealitate honek esperientziarekin aurrez aurre topo egin izan du beti. Fenomeno honen ezagutza, informazioa, honen inguruko prestakuntza eta diziplina anitzeko ulermena bere garapenerako funtsezkoa izan da mundua ikuspuntu ezberdin batetik ikusteko; gertukoa eta globala.

 

Maiz abisatu gabe iristen den errealitatearen zurrunbiloak oztopatu egiten du gizarteak gizarte-ekonomia erreala ezagutzea. Jendeak ez du informazioa eta prestakuntza jasotzen edota ulertu nahi izaten emaitzak lortzeko eta gauzak egiteko beste modu bat eskaintzen duela sektore honek. Urteak dira gizarte-ekonomia behar bezain agerikoa ez dela nabarmentzen dugula, arazo endemiko gisa. Hurbileko etorkizunerako asmo onak eta desioak piztu ditzakeen erronka handienetakoa izaten jarraitzen du horrek: sektorea nabarmentzen saiatzea eta bere eraginkortasuna indartzea; proposamen berriak iradokitzen dituzten irudiz osaturiko garai eta espazio honetan, hain zuzen.

 

Unibertsitatearekin duen lotura zuzena kontuan izanik (proiektuan hiru euskal unibertsitateek parte hartzen dute), OVES/GEEBek bere jatorrizko asmoak aurrera eramaten jarraituko du, eta baita euskal gizarte-ekonomiaren entitate eta enpresen garapenaren eta ezagutzaren zerbitzura egoten ere. Honen guztiaren atzean konbentzitu dauden pertsonak daude, eta aurrean konbentzitu ahal diren asko. Nolanahi ere, urte berri on.

 

Itzuli