Iritzia: Agustín Mendiola, ERKIDEko Zuzendaria

Iritzia: Agustín Mendiola, ERKIDEko Zuzendaria

2014/10/31

Bigarrez urtez jarraian, Euskadi izan da lan elkartuko kooperatiba gehien sortu dituen autonomia erkidegoa (149). Andaluzia (140), Katalunia (115) eta Valentziako Erkidegoa (87) izan dira hurrengoak, Espainiako Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak emandako datuen arabera.

Krisia gora-behera, enplegua mantendu egin da 2012an, eta hazi ere egin da zerbait. 2011an, 44.214 lanpostu zeuden, eta 2012an, 44.239.

Era berean, federatutako kooperatiben errolda ere hazi da, eta 59 gehiago sortu dira. Hala, 2011n 785 baziren, 2012an 844 izan dira.

Lan elkartuko kooperatiba federatuek 7.403 milioi euro fakturatu dituzte. Horietatik bi heren nazioarteko salmentak izan dira; 4.738 milioi euro, hain zuzen. Funtsezkoa izan da hori krisiari aurre egiteko lanpostuak galdu gabe.

2013rako helburuak:

1. Lanpostuak sortzen jarraitzea espero dugu. 2013an 500 lanpostu gehiago sortzea da asmoa.

2. Bazkidetutako kooperatiben errolda haztea espero dugu, eta 60 kooperatiba gehiago bazkidetzea. Horretarako, Elkar-lan Kooperatibak Sustatzeko Elkartearekin elkarlanean, enpresa kooperatiba berriak sortzeko sustapen kanpaina sendoa prestatu dugu.

3. MerkaERKIDE Euskal Kooperatiben Plataforma Komertziala finkatzea.

4. Ekonomia eta finantza kudeaketarako eredu sinplifikatu bat ezartzeko programa bat garatzea dimentsio txiki eta ertaineko hogei kooperatiben artean. Asmoa da horrek enpresa kudeaketa erraztea, murgilduta gauden testuinguru ekonomiko zail honetan.

5. Federatutako kooperatiben finantzazio baldintzak hobetzeko Oinarri EBE Elkarrekiko Berme Elkartearekin lan egitea.

6. Ikasketa Kooperatiben Orientazioa Hobetzeko Programa martxan jartzea.

7. Federatutako kooperatiben prebentzioa eta lan baldintzak hobetzeko kanpaina bat garatzea.


Agustin Mendiola Gorospe
ERKIDEko Zuzendaria

Itzuli