Iritzia: Alfredo Ispizua, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria

Iritzia: Alfredo Ispizua, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria

2015/09/30

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomiako zuzendaritza aipatutako saileko estrategiaren barne dago, gure herriko enplegua mantentzeko eta suspertzeko. Sektore kooperatiboarekin eta Euskadiko gizarte-ekonomiako beste entitateekin lotuta dagoen guztia sustatzeko politikak ere ezarri ditu.

 

Ohiko jardueran, zuzendaritzak hiru alor lantzen ditu: Euskadiko Gobernuak kooperatiben eremuan duen eskumena; Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren funtzionamendu eraginkorra; eta Gobernuaren politika publikoen kudeaketa eta lanketa euskal gizarte-ekonomia sustatzearen eta indartzearen alde.

 

Arauei dagokienez, euskal kooperatiben lege bategina lantzen ari gara, zenbait aldaketa puntual barneratuz.

 

Erregistroaren eguneroko kudeaketan, erregistro-eskumeneko ohiko eginbeharrak gauzatzen ditugu. Gainera, gizarte-ekonomiako sozietateen artean sor daitezkeen arau-urratzeen eta zigorren errealitatea ere kontrolatu beharra dago.

 

Erregistro-alorrean, nabarmentzekoa da komunikazioaren eta informazioaren teknologietara egokitu behar direla kooperatiben eta lan-sozietateen euskarriak. Egoera horrek Gizarte Ekonomiako Sozietateen Erregistro Telematikoko sistema eraginkorra ezartzea eskatzen du, herritarrek erregistro-zerbitzu publikoan sartzeko aukera izan dezaten.

 

Gizarte-ekonomia sustatzeko, bultzatzeko eta defendatzeko lehentasuna da laguntza zehatzak ematea eta gizarte-ekonomiako enpresak mantentzeko eta sortzeko aholkularitza eskaintzea. Kapital soziala eta sozietatearen oinarria indartzeko eta hedatzeko baliabideak ere bideratzen ditugu eta, horrela, hainbat kolektiboren derrigorrezko ekarpenerako harpidetza errazten dugu.

 

Elkarte-sare indartsu eta eraginkorra sortu eta finkatzeko ahalegin handia egiten du Zuzendaritzak; izan ere, kooperazioa mantendu eta sustatu beharreko balioa dela uste du.

 

Aldi berean, kooperatibismoa bultzatzeko beste arlo nagusia gizarte-ekonomia zabaltzea da, unibertsitatean bereziki.

 

Bestalde, gizarte-ekonomiako enpresei zuzendutako enpresa-kudeaketa aurreratuko tresnak ezartzen ari gara, eta sozietateak handitzeko bazkide kopurua handitze aldera dihardugu lanean.

 

Amaitzeko, bide eta formulen sorkuntzan sakondu nahi dugu gizarte-ekonomiako enpresen arteko kooperazioan aurrera egiteko.

 

Errolda eta estatistiken eremuan, Gizarte Ekonomiako Kontuak egiten jarraitzen dugu, bi urtean behin, eta baita urteroko aurrerapenak ere. Horrela, Euskadiko gizarte-ekonomian parte hartzen dutenen enpresa guztien errolda eguneratua daukagu eta euren parametro ekonomiko nagusiak ezagutu ditzakegu. Zentzu horretan, ikerketa konparatiboak egin, behar kuantitatibo eta kualitatiboak antzeman, eta, azken finean, etorkizuneko politika publikoak diseinatzeko oinarria osatzen ari gara.

 

Itzuli