Iritzia: Josetxo Hernández, ASLEko Gerentea, enpresan langileen parte-hartzea sustatzeko Lanpar fondoaren inguruan

Iritzia: Josetxo Hernández, ASLEko Gerentea, enpresan langileen parte-hartzea sustatzeko Lanpar fondoaren inguruan

2014/10/31

Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteak, ASLEk, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailak arrisku-kapitaleko funtsa sortu dute pertsonek enpresen kapitaletan parte har dezaten sustatzeko.

Pertsona erdigunean jartzen duen enpresa eredua bultzatzeko lanean dihardu ASLE 30 urte baino gehiago.

Laguntza-programa honek hiru helburu nagusi ditu:

1. Langileek enpresako alor guztietan parte hartzea bultzatzen duen enpresa eredua sendotzea, lana eta jabetza batzen dituena. Enpresa mota horretan, partaidetzak txikiagoak dira eta erabakietan konpromiso orokorragoa behar izaten da. Egungo testuinguruan, enpresa eredu horrek errazago mantendu eta garatzen ditu jarduera ekonomikoak eta enplegua.

2. Enpresen finantzazioa erraztea, egungo kreditu murrizketei aurre egiteko, kaudimen eta autofinantzaketa ratioak hobetuz.

3. Kapitala, lana eta ezagutza konpromisorekin uztartuz, enpresa proiektuak sustatzea, mantentzea eta garatzea.

Funts berria eskura dezaketen enpresak

Kapital sozialean langileek parte har dezaten interes gehien duten enpresak honakoak izaten dira:

a) Negozioarekin jarraitzeko bazkideak ordezkatzea erabakitzen duten sozietateak.

b) Sortu berri diren sozietateak, barne dauden pertsonen ezagutzan oinarritzen direnak batik bat.

c) Zailtasunetan dauden enpresak, langileek negozioaren zati batekin edo guztiarekin aurrera jarraitzea erabakitzen dutenean. Enpresa lan-elkarte bilakatzea da xedea, langileek jabetza bereganatuz.

d) Enpresa-masa handitu nahi duten enpresak, langileen partaidetzarekin edo parte hartze prozesu zabalagoekin.

e) ASLEren barne dauden lan-elkarteak.

Ezaugarriak

Langileen %50 baino gehiagok parte hartu beharko du enpresako kapitalean, eta enpresaren %20 baino gehiago egon beharko du euren esku inbertsioa onartzen den momentuan.
Langileen parte hartze hori Administrazio Kontseiluan ere eman beharko da.

Partaidetzaren zenbatekoa zehazteko, proiektua finantzatzeko beharraz eta inbertsioa itzultzeko gaitasunaz gain, erreferentzia gisa hartuko dute langileek egindako ekarpenaren zenbatekoa.

Fondoaren inbertsio moduak:

- Gizarte kapitalean: langileek guztira egindako diru-ekarpenaren arabera, 100.000 eta 500.000 euro arteko inbertsioa eginez. Fondotik egindako inbertsioak ez du inoiz gaindituko langileen ekarpenen ondoriozko kapital sozialaren %30.

- Parte hartzerako maileguetan: Langileen diru-ekarpenen arabera, 100.000 eta 500.000 euro arteko inbertsioak.

Egin beharreko eragiketen epeak

Eragiketak honako epeetan egingo dira:

- Kapital sarrerak: 5-7 urte

- Parte hartze maileguak: 7 urte (2 urteko gabealdia eta 5 urteko amortizazioa)

Beste irizpide batzuk

- Enpresan parte hartzeko prestakuntza-programa bat egitea. Programa horrek hiru arlo jorratuko ditu gutxienez: juridikoa, finantza-egoeren analisia eta interpretazioa, eta parte hartzean oinarritutako kudeaketa sistemak. Heziketa hori ASLEk eskainiko du.

- Enpresa eredua aldatzeko tutoretza prozesua ezartzea. Tutoretza hori inbertsio epean zehar gauzatuko da eta ASLEk kudeatuko du.

- Kontabilitate-egoerak behar bezala ikuskatuak egotea inbertsiok irauten duen bitartean.

ASLEk arrisku-kapitaleko fondoan parte hartzea entitatearen gizarte-erantzukizun politikaren baitan dago. Aipagarria da sozietate laboralak ez diren enpresei ere laguntza emateko erabakia, baina horretan datza hartutako konpromisoa.

Parte hartzean oinarritutako enpresaren erreferentziazko entitatea da ASLE, eta euskal enpresa guztien zerbitzura jarri nahi du eredu horren ezagutza, baita bere esperientzia eta baliabideak ere.
Euskal industriarekin hartutako konpromisoa dela adierazi dute.

 

Josetxo Hernández Duñabeitia

ASLEko Gerentea

Itzuli