Iritzia: Marco Antonio Rodrigo, GEZKIko zuzendariordea

Iritzia: Marco Antonio Rodrigo, GEZKIko zuzendariordea

2013/02/15

Marco Antonio Rodrigo. 
Finantza eta Zerga Zuzenbidean Katedraduna 
GEZKIko zuzendariordea

Abian dauden zerga-erreformetan zaila izango da kooperatibek eta gizarte ekonomiako beste azpisektoreek euren erregimen bereziak mantentzea, nahiz eta euren defentsan arrazoi teknikoak eta argudio erabat zuzenak erabili ahal izango diren.

Garai zailak dira finantza eta aurrekontu publikoentzat, baita zerga-sistemen egonkortasun eta zuzentasunarentzat ere. Aurreko urteetan zergak murriztu edota ezabatzeko politikak (ondoren tasak eta prezio publikoak handitzearekin orekatu da ekonomia, hau da, modu ilun eta atzeragarriago batean) ez ditu ultrakapitalismoko guruek ziurtzat emandako onurak sortu. Neurri horiek guztiz aurkakoa lortu dute, egungo porrot ekonomikoaren sorburuetako bat dira, Estatuaren diru-kutxa publikoak hustu dituzte (eta kutxen ahultasun finantzarioa dela eta, merkatuen menpe daude orain), gizarte desberdinasuna eta bazterketa areagotu dute eta ahalegin handiei esker lortutako ongizate estatuaren oinarriak bat-batean suntsitu dituzte. Oparoaldian, gizarte ekonomiako kooperatibek, enpresek eta eragileek ez dute zergen murrizketa politika honetatik apenas etekinik lortu, eta egiaztatu dute euren presio fiskala erregimen orokorreko sozietate kapitalistek jasaten dutenatik gero eta gertuago dagoela.

Egun, kontrolik gabeko krisi ekonomikoak –nahiz eta interes espekulatiboengatik bultzatua izan bada ere, kasu batzuetan modu suizidan- neurri zuzentzaileak hartzera eraman du gobernua. Zergen igoera eta beste prestazio batzuk ezarriz (osasun zerbitzuetako kopagoa, zerga akademikoak, etab.) orekatu nahi da zerga-sarreren erorketa.

Baina erreforma horiek zerga-sistemaren berregituraketa oso batean pentsatuz gauzatu beharrean, egoeraren arabera eta pixkanaka barneratzen ari dira, zuloak buruarintasunez jarritako adabakiekin estaliz, eta Gobernuak egoeratik nola irten ez dakiela agerian utziz. Ziurtasunik gabe hartutako neurriak dira, askotan programan elektoralean iragarritakoen aurkakoak. Lege-dekretu formularen pean aurkezten dituzte, nahiz eta Auzitegi

Konstituziogileak behin eta berriz ohartarazi duen zerga-erreformak ezin direla arau mota horrekin barneratu. Izan ere, kasu honetan gertatzen den moduan, teknika araugile horiek eragin garbia dute hiritarren ekarpenak egiteko betebeharrean. Eta hori guztia egiten dute kredituen eta bankuen sektorearen zulo erraldoia tapatzeko. Horretan ez dituzte baliabideak aurrezten, beste gauza batzuetarako oso beharrezkoak badira ere.

Testuinguru honetan, epe motzera gizarte ekonomiak botere publikoetatik ezer onik jasoko ez duen susmoa dut, nahiz eta krisiaren aurrean beste sektore batzek baino emaitza nabarmen hobeak dituen. Agerikoa da krisiak ahulenei eragiten diela gehien eta argi dago gure sektoreak ezin duela ekonomia kapitalistako lobby handiekin berdintasunez lehiatu. Zaila izango da martxan dauden zerga-erreformetan kooperatibek eta gizarte ekonomiako beste erakundeek euren zerga-erregimen bereziak mantentzea, euren defentsan arrazoi tekniko eta argudio erabat zuzenak erabili ditzakegun arren. Gizarte Ekonomiaren Legeak edota Eusko Jaurlaritzak sektorea bultzatzeko eta babesteko egindako adierazpen-programatikoek ondorio praktiko nabarmenak izatea oso zaila izango da. Baina horrela izan da ia beti gizarte ekonomiaren sektorean. Ez da harritzekoa, eta sektoreak beti erakutsi du edozein egoeratan duen sendotasuna eta erresistentzia. Sektorearen oinarrizko baloreek eta printzipioek berriro aurrera egiteko gai izango garela bermatzen dute. Dudarik gabe.

Itzuli