Iritzia: Rafael Calvo Ortega, Lan Ministroa (1978-1980): Trantsizioa eta Gizarte Ekonomia

Iritzia: Rafael Calvo Ortega, Lan Ministroa (1978-1980): Trantsizioa eta Gizarte Ekonomia

2014/10/31

Demokraziaranzko trantsizio politikoa gai nagusietarikoa izan da Espainiako iritzi publikoan, bereziki Adolfo Suárezen heriotzaz geroztik. Hark eragin oso emankorra izan zuen gizarte-ekonomian, batez ere lan-elkartuko kooperatibetan, lan-sozietateetan eta enplegu-zentro berezietan. Orokorrean, 1978 eta 1980 urteen artean ohore handiz nire ardurapean izan nuen Lan Ministerioa entitate horien eta, oro har, gizarte-ekonomiaren oso aldekoa zen.

Parte hartzean eta pluraltasunean oinarritutako gizarte baterantz gerturatu behar genuela konbentzitua nengoen, kapitalaren eta lanaren arteko elkarrizketa zaharkitua gaindituz. Eta pentsaera horrek entitate hauek bultzatzera eraman ninduen.

Bultzada hori gauzatzeko mekanismo anitzak erabili genituen. Lehenik eta behin, industria arloaren gainbeherari aurre egiteko beharrezkotzat ikusi genuen aipatutako entitateak sustatzea. Batik bat, lan-elkartuko entitateak (jada ezagunak zirenak eta finkatuak zeudenak) eta 1979an sortutako lan-elkarteak. Bi sozietate mota horiek paper garrantzitsua bete dute beti, baina Trantsizioko lehen urteetan interes handiko funtzioa izan zuten: industriaren krisiari eta egoera ekonomiko ahulari aurre egiteko mekanismoa izan ziren. Pozik onar dezaket ixteko arriskuan zegoen langile-talde orok izan zuela Lan Ministerioaren ulermena, laguntza eta finantzazio baldintza abantailatsuak, aipatu bi sozietate ereduetako batean bilakatzeko betebeharraren truke. Lana Babesteko Funts Nazionalaren baliabide asko bideratu zituen Ministerioak prozesu horietara, enplegua mantentzeko modu egokiena zelakoan erabakitzeko boterea langileen beraien eskuetan jartzen duten elkarte mota horiek sustatzea.

Trantsizioak Konstituzioa jarri zuen abian; eta Funtsezko Lege hori gizarte-ekonomiaren oso aldekoa izan zen (eta da). Zehazki, 129.2 artikulua sozietate kooperatiboak bultzatzeko adierazpena da eta lan-sozietateak babesteko dei inplizitua egiten du. Egia da ez direla entitate horiek espresuki aitatzen, orduan ez baitziren existitzen Espainiako ordenamendu juridikoan. Baina "langileek ekoizpen baliabideen jabetzan parte hartzearen" ideia bat dator erabat lan-sozietatea denarekin eta izan nahi duenarekin. Helburu hori bai egon zela presente 129.2 artikulua idazterakoan. Azken buruan, lan-sozietateek ekoizpen baliabideen jabetza langileen eskura jartzen dute, erraztasun eta sinpletasun juridiko nabarmenarekin.

Labur esanda, demokraziaranzko trantsizioak ordenamenduaren irekiera eta hiritarren parte hartzea ekarri zuen. Gizarte-ekonomiak efektu berak sortzen ditu. Irekiera dakar, kapitalak erabaki eta parte hartze faktore bakarra izateari uzten baitio; zuzendaritza eta parte hartzea demokratikoagoak bilakatzen direlako.

Trantsizioa proiektuak finantzatzeko eta elkarlana bultzatzeko instrumentua bilakatu zen. Egun, Administrazioaren esku-hartze hori zailagoa da eta eraginkortasun gutxiago dauka. Gizarte-ekonomiaren aldeko apustua egiten dugun guztioi egoera horri aurre egitea egokitzen zaigu.

 

R. Calvo Ortega

Lan Ministroa (1978-1980)

Itzuli