Alternatiben Herria Iruñean

Alternatiben Herria Iruñean

2018/06/29

Baionan egin zen Alternatiben Herriaren lehen ekitaldia 2013an. Bilbon errepikatu zen esperientzia 2015ean eta ekainaren 2an Nafarroaren txanda izan zen. Iruñeko alde zaharrean kapitalismoari alternatiba sozioekonomikoak badaudela erakutsi zuten.

Alternatibak badaudela eta martxan daudela erakutsi zen, beste gizarte eredu bat aldarrikatuz, zeinak pertsonak erdian jarriko dituen. Ongi bizitzeko, pertsonen eta herrien beharrak asetzeko, geure burua zaintzeko eta Lurra zaintzeko, dominazio eta injustiziarekin bukatzeko. Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko esperientzia ezberdin ugari ezagutzeko aukera izan zuten bertaraturikoek, gai ezberdinen inguruko hitzaldi, eztabaida eta aurkezpenen artean.

Alternatiba ezberdinen erakuslehio izateaz gain, “13 zaska kapitalari” konpromisoen bilduma plazaratu zuten, aipaturiko alternatibak indartu eta zabaltzeko helburuz. Proposamenok hemen ikus ditzakezu.

Iturria: Alternatiben Herria, Argia

Itzuli