ASLEren urteko Batzar Orokorra ospatu da

ASLEren urteko Batzar Orokorra ospatu da

2018/05/30

Pasa den maiatzaren 11n ASLEk urteko Batzar Orokorra ospatu zuen Gasteizeko Artium Museoan. Amaiera ekitaldian Iñigo Urkullu Lehendakaria izan zen, honek nabarmendu zuen enpresa-eredu berria sustatu behar dela, parte-hartzaileagoa eta barneratzaileagoa dena, eta pertsona guztien inplikazioa ekarriko duen eta enpresa baterako proiektu gisa ulertuko duen eredua.

Jardunaldian izan ziren sektoreko hainbat eragile ekonomiko, sozial eta politikoak eta Euskadiko lan sozietateetako ordezkariak, gainera, irekiera ekitaldian Maria Jesus San Josek, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburuak, parte hartu zuen. Honetaz gain, urteko Memoria, Balantzea eta Emaitza Kontuak onartu zituzten, eta Guillermo Dorronsorok, UNESCO ETXEKO Lehendakariak, enpresa eta garapen jasangarriko helburuen inguruko hitzaldia eman zuen.

Azkenik, Lehendakariak azpimarratu zuen Eusko Jaurlaritzak bere egiten duela konpromisoa eta eredu lehiakorra, soziala eta humanista sendotuko duen plana diseinatuko duela, “Erabakiak hartzean eta enpresetako akziodunetan pertsonen parte-hartzea sustatuko duen baterako plana”. “Azken batean, enpresa eta erakundeen arteko lankidetza publiko-pribatuan oinarritzen den eredua, herrialdeko proiektu estrategikoei heltzeko, lehiakortasunaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen erronkei erantzuteko”, esan zuen.

Iturria: OVES-GEEB

Itzuli