Ba al zenekien…

Ba al zenekien…

2018/02/28

EAEko Ekonomia Solidarioko erakundeetan erabakiak hartzen dituzten pertsonen %55a  emakumezkoak direla? Gainera, Lanaldi osoan adierazitako lanpostuen %66a emakuzmezkoek betetzen dute.

Horrela adierazten da REAS Euskadik argitaratu berri duen 2017ko auditoria sozialaren prozesuaren emaitza nagusietan. Bertan parte hartu dute Euskadiko Ekonomia Sozial eta Solidarioaren esparruko 71 erakundek, hauetako 61 REAS Euskadiko bazkideak dira. Auditoria Sozialaren prozesuak, sektorearen eta entitate bakoitzaren errealitatearen diagnostikoa eta ekonomia solidarioaren sei printzipioen inguruko entitateen hobekuntza prozesua bateratzen ditu.

Lan printzipioari dagokionez, kontratuen %53 dira mugagabeak, eta auditoria prozesuan parte hartu duten erakundeen %73ak lana eta familia bateragarri egiteko legeak ezarritako baimenak hobetzeko neurriak dituztela adierazi dute.

Langileek / boluntarioek ingurumen iraunkortasunaren gaiari ematen dioten batez besteko balorazioa 7,4koa da, erakundeen %77ak ingurumen kudeaketa hobetzeko neurriak baitituzte. Bestalde, bakarrik %14ak du ingurumen kalitatearen ziurtagiria, adierazten diguna oraindik lan handia egin beharra dagoela eremu honetan.

ESSko erakundeen arteko barne-lankidetza %89koa da, sektoreko erakundeei egindako erosketen gastuak %12koak dira eta salmentak fakturazioaren %19koak. Erakundeetako langileen / boluntarioen batez besteko balorazioa gai honi dagokionez positiboa da, 8,2koa hain zuzen ere.

Irabazi asmorik gabeko printzipioari dagokionez, fakturazioa fa diru-sarrera iturri nagusia, %56a hain zuzen ere, eta diru-laguntzak iturrien %36a suposatzen dute. Esan beharra dago, Administrazio Publikotik jasotako euro bakoitzeko 1,35€ itzultzen direla zerga eta Gizarte Segurantzari egindako kotizazio giza, hau da, %135a AAPPetara itzultzen da.

Azkenik, bazterketa egoeran dauden 74.798 pertsonari eman zaie arreta, hauetatik %53 emakumezkoak dira, eta erakundeen %85etan hizkuntzaren erabilera ez sexistarekin duten konpromisoan lantzen dutela adierazi dute.

Infografia hemen

Iturria: REAS Euskadi

Itzuli

Agenda