Bartzelonan egingo da 2020an Ekonomia Eraldatzaileen Munduko lehen Foroa

Bartzelonan egingo da 2020an Ekonomia Eraldatzaileen Munduko lehen Foroa

2018/07/26

2020ko udaberrian hartuko du Bartzelonako hiriak Ekonomia Eraldatzaileen Munduko lehen Foroa, Kataluniako Xarxa d´Economia Solidària (XES) erakundeak antolatu duen ekitaldia, Generalitatearen eta Bartzekolako Udalaren laguntzarekin. Hiria Gizarte Ekonomia eta kooperatiboaren hiriburua bihurtuko da egun horietan zehar.

Ekimenaren helburuen artean, mundu osoko parte hartzaileen arteko eztabaidak, hizketaldiak eta esperientzia ezberdinen aurkezpena egongo dira. Gainera, “ekonomiaren erdigunean bizitza kokatzen duten” eredu ezberdinak aurkeztuko dira.

Iturria: El Periódico

Itzuli