Bazenekien Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gizarte Ekonomiako 513 erakunde berrikuntza arloko jardueretan aritzen direla?

Bazenekien Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gizarte Ekonomiako 513 erakunde berrikuntza arloko jardueretan aritzen direla?

2018/11/30

Bizkaian eta Gipuzkoan kokatzen dira batik bat erakunde berritzaileok, Araban modu apalagoan. Euskal Autonomia Erkidegoko Kooperatibak, Lan Sozietateak eta baita Enplegu Zentro Berezi bat ere berrikuntza izaera duten jardueretan aritzen dira. Bi eskualdeetan izan ezik, gainontzeko guztietan gutxienez erakunde batek dihardu berrikuntzan.

Hori erakusten dute datuek, ICO Innovation berrikuntza funtsa jaso ahal izateko ezartzen diren jarduera sektoreak kontuan hartuz. Urtero, bataz beste, gizarte ekonomiako 19 erakunde berri sortu dira azken 6 urteetan, guztira 113 epealdi horretan, zeintzuek berrikuntza alorreko aktibitate ekonomikoa eramaten duten aurrera.

Jarduera adarrari dagokionez, Gizarte Ekonomiako erakunde berritzaileen gehientsuenek Teknologia maila altuko zerbitzuak eta Teknologia maila erdi-altuko manufakturak eskaintzen dituzte eta maila apalago batean Komunikazio eta Informazio Teknologia zerbitzuak eta Teknologia maila altuko manufakturak.

 

Iturria: OVES/GEEB

Lurralde ikuspegiari so eginez gero (ikus mapak), Gipuzkoan eta Bizkaian metatzen dira gehienak (%93 bien artean) eta Araban gainontzekoak. Eskualdeei dagokienez Bilbo Handiak (%35) eta Donostialdeak (%21) jasotzen dituzte Gizarte Ekonomiako erakunde berritzaileen erdia baino gehiago. Debagoiena eta Debabarrena eskualde gipuzkoarrak ere nabarmentzen dira (kooperatiba ehunaren garrantziagatik, ziur aski) eta maila txikiagoan Arabako Lautada. Azken hiru eskualdeon artean erakunde berritzaileen %20 inguru aurkitzen dira.

Gizarte Ekonomiako familia ezberdinei dagokienez, Kooperatibak (266), Lan Sozietateak (246) eta Enplegu Zentro Bereziak (1) dira berrikuntza jardueretara bideraturiko erakundeak. Familiaren arabera ezberdintasunak aurki daitezke. Esaterako, KIT ekoizpenean jarduten duen erakunde bakarra Enplegu Zentro Berezi bat da. Bestalde, Kooperatiben eta Lan Sozietate Mugatuek berrikuntza eremuaren araberako banaketa antzekoa dute, gehienak Teknologia maila altuko zerbitzuak eta maila apalagoan Teknologia maila erdi-altuko manufakturak egiten dituztelarik. Lan Sozietate Anonimoetan, aldiz, Teknologia maila erdi-altuko manufakturako jarduerak gailentzen dira.

 

Iturria: OVES/GEEB

Infografia hemen.

Itzuli

Agenda