CIRIECek Europa mailako Gizarte Ekonomiaren sustapenera zuzendutako politika publiko berrien inguruko azterlana aurkeztu du

CIRIECek Europa mailako Gizarte Ekonomiaren sustapenera zuzendutako politika publiko berrien inguruko azterlana aurkeztu du

2018/05/30

Pasa den maiatzaren 15ean, Valentziako Unibertsitatean, aurkeztu ziren CESEren enkarguz CIRIECek egindako azken azterlanaren eduki nagusiak; Europan azken urteetan sortu diren Gizarte Ekonomiako politika publikoen ingurukoa. Ikerketa Rafael Chavesek eta José Luis Monzonek zuzendu dute.

Azkenaldian Europa, Estatu eta erregio mailan Gizarte Ekonomiaren inguruko politika publiko berri asko sortu dira, eta Txosten honen helburu nagusia hauek aztertzea izan da. Honetaz gain, CESEk gizarte ekonomiaren inguruko eztabaidan eta politiken elaborazioan parte hartze handiago bat izan nahi du.

Txostenak Gizarte Ekonomiako sustapenerako politika publikoak aztertu ondoren, praktika egokien 20 kasu identifikatzen ditu, eta azkenik, politika hauen erronkak eta arriskuak planteatzen ditu.

Azterlanaren aurkezpena

Iturria: CIRIEC

Itzuli