CIRIECeko 32. Nazioarteko Kongresua ospatu da Liejan

CIRIECeko 32. Nazioarteko Kongresua ospatu da Liejan

2018/06/28

Maiatzaren 30ean eta ekainaren 1ean egin zen Liejan (Belgika) CIRIECeko 32. Nazioarteko Kongresua, “Gizarte Ekonomia, Kooperatiboa eta Publikoa aro digitalean” lemapean. Jardunaldian parte hartu zuten nazioarteko 300 pertsona baino gehiagok.

Bestalde, Kongresuaren baitan Nazioarteko CIRIECeko Batzar Orokorra egin zen, eta bertan amaierako Deklarazio bat onartu zuten partaideek. Honetan, gizarte ekonomiako, kooperatiboko eta publikoko agenteei dei egiten zaie iraultza digitala aprobetxatu dezaten, aurrerapen ekonomiko, soziala, demokratikoa eta ingurumenaren alde.

Nazioarteko CIRIECek hurrengo munduko kongresuko datak aurreratu ditu iada, Gizarte Ekonomiako Ikertzaileena izango dena, 2019ko ekainaren 6tik 9ra Bucarest-en. Azkenik, gogorarazi zuten urriaren 4 eta 5ean Toledon CIRIEC-Espainiako Ikertzaileen Kongresua egingo dela.

Iturria: CIRIEC

Itzuli

Agenda