Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka Geltokin

Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka Geltokin

2018/05/31

Maiatzaren hasieran Iruñean Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka ospatu zen. REAS Nafarroak antolatuta, Geltokin izan zen, Iruñako autobus geltoki zaharra ekonomia solidarioko gunea bilakatuz.  

Ekonomia Solidarioa Nafarroan nabarmenki hazten ari da azken urteotan. Horren erakusle izan ziren maiatzaren 4, 5 eta 6an azokak izan zituen 60tik gorako erakusmahaiak. Javier Lirasek, Ekonomia Solidarioaren eta Alternatiboaren sarea den REAS Nafarroako kideak azaldu bezala, helburua merkatu soziala biztanleriari gerturatzea zen. Sektore ugariren partaidetza ikusi ahal izan zen seigarren azoka solidario honetan: gizarte-ekonomian oinarritutako finantza-zerbitzuak, inklusio soziala, agroekologia, komertzio justua, artisautza eta tokiko moneta, besteak beste. 

Berriz ere, Txanpon moneta izan zen erabilgarri merkatu sozialeko produktu eta zerbitzuak eskuratzeko. Azokan bertan diru trukea egiteko aukera izan zuten gerturatu ziren guztiek.  

Aldi berean, Ekonomia Solidarioaren nazioarteko jardunaldia ospatu zen aurreko urtetan bezala. Iruñako udalak sustatuta, aurtengo gai nagusi Garapen Iraunkorrerako Helburu berriak izan zituen.  

Ekitaldian zehar, hitzaldi eta tailer desberdinak antolatu ziren. Hauen helburu izan zen ezagutza biztanleriarekin partekatzea eta aholkuak ematea bizimodu iraunkor eta jasangarriago bat bizitzearren. 

Iturria:GEZKI

Itzuli

Agenda