Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka ospatu da Gasteizen

Ekonomia Solidarioaren VI. Azoka ospatu da Gasteizen

2018/06/28

Pasa den ekainaren 23an, Euskadiko Ekonomia Solidarioaren Azoka Arabara itzuli zen. VI. Edizioa Gasteizeko Alde Zaharrean egin zen "Ekonomia pertsonen zerbitzura - Otra economía para un mundo mejor" lemapean.

Aurten ere, Azoka, Ekonomia Solidarioa indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa izan zen. Ekonomia Solidarioa, ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo edota finantza- sektoreetan gaur egungo krisiari erantzunak eskaintzen dituen hazten dagoen errealitate sozioekonomiko bat da. Guzti hau, beraien bideragarritasuna inguru-errealitate integral, ekonomiko eta sozialean oinarritzen duten enpresa-eredu eta gizarte-proiektuen bitartez lortzen du. Azoka honen bitartez, Merkatu Soziala gizarteari hurbildu nahi izan diote eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko lankidetza bultzatu.

Azoka hau REAS Euskadik (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) antolatu zuen, Gasteizko Udalaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin.

Iturria: Reas Euskadi

Itzuli

Agenda