ELKARGIk eta ASLEk bat egin dute haien enpresa elkartuei ekonomiaren eta finantzen arloko soluzio gehiago eskaintzeko

ELKARGIk eta ASLEk bat egin dute haien enpresa elkartuei ekonomiaren eta finantzen arloko soluzio gehiago eskaintzeko

2018/06/29

Batez ere sustatuko dira ondorengotza-proiektuak, belaunaldi-ordezkapeneko proiektuak eta enpresetan lan egiten duten pertsonek partaidetza har dezaketen proiektuak.

ELKARGIk eta ASLEk, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Sozietateak eta Partaidetzako Enpresak biltzen dituen enpresa elkarteak, lankidetza-hitzarmena sinatu dute haien enpresa elkartuei ekonomiaren eta finantzen arloko soluzioak eskaintzeko. Batez ere sustatu nahi dira ondorengotza-proiektuak, belaunaldi-ordezkapeneko proiektuak eta enpresetan lan egiten duten pertsonek partaidetza har dezaketen proiektuak.

ASLE, ELKARGIren bazkide babeslea da eta ELKARGIren Administrazio Kontseiluko kide da Oinarrirekin bat egin ondoren. 20 urtetik gora daramatza ELKARGI modu aktiboan sustatzen eta ELKARGIrekin  elkarlanean. Hitzarmen honen bidez, abalaren garrantzia hedatuko du enpresa elkartuen artean, enpresen finantzaketa errazten duen eta eskuragarritasuna hobetzen duen elementua den aldetik, eta haren bidez lor daitezkeen finantza-produktuak ere hedatuko ditu.

Jarduera nagusiaren barruan, ELKARGIk finantza-aholkularitza eskaintzen die, dohainik, ASLEko kide diren enpresa guztiei — hala eskatzen badute — , abala eman beharreko eragiketek amaiera ona izateko. Gaur egun, eta sortutako eragiketen ondorioz, 13 milioi euroko zor bizia du.

ELKARGIKO Zuzendari nagusi Pío Aguirrek nabarmendu duenez, “gure filosofia da  ohiko abaletara ez mugatzea eta elkarrekiko berme-sozietatearen ahalmen osoa baliatzea — enpresen finantza-aliatu den aldetik eskaintza zabala baitu —. Askotan,  finantzaketarik ez izateak zailago egiten du enpresek baliabideak eskuratzeko mekanismo horiek ezagutzea. Hori dela eta, garrantzi handikoa da lankidetza-ildoak sortzea Gizarte Ekonomiaren eta ELKARGI, SGR gisako finantza-eragileekin”.

Bestalde, ASLEKO Zuzendari Gerente José Hernándezek bat egiteak duen garrantzia nabarmendu zuen, bakarrik garapen-zailtasunak izango lituzketen enpresei estaldura emateko aukera ematen duen aldetik. ASLEk enpresa-proiektuen finantzaketa babestearekin duen konpromisoa argi eta garbi islatu zen ELKARGIren kapital sozialean egindako 581.298 €-ko ekarpenean, eta LANPAR Arrisku Kapitaleko Funtsean egindako 500.000€-ko ekarpenean.

Iturria: ASLE, ELKARGI

Itzuli

Agenda