Enpresen Gizarte-Erantzukizunerako XII. Foarse Biltzarra

Enpresen Gizarte-Erantzukizunerako XII. Foarse Biltzarra

2018/05/30

Enpresen Gizarte-Erantzukizunerako Arabako Foroak (FOARSE) pasa den maiatzaren 9an Enpresen Gizarte-Erantzukizunerako XII. Biltzarra antolatu zuen Gasteizeko Europa Jauregian.

Jardunaldian, EGEtik negozio arduratsura eta GIHetara lemapean, enpresa txiki eta handietako estrategietan barneratu diren eta etorkizuneko biziraupena bermatzea helburu duten tendentzia berriak aztertu ziren. Helburu nagusia, beraz, negozio arduratsuaren garapen eta joera berriak azaleratzea izan zen.

Kongresua Arabako Ahaldun Nagusiak eta Gasteizeko Alkateak ireki zuten, eta bertan izan zen baita ere Francisco Hevia, DIRSE Gizarte Erantzukizuneko Elkarteko Presidentea. Honetaz gain, gurean EGEaren aplikazioan erreferente diren lau enpresek parte hartu zuten: Gamesa, Eroski, Ibai Sistemas eta Azolgas.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendariak, Jokin Díaz Arsuagak, ekitaldia itxi eta Euskadiko EGEko plan marko berria azaldu zuen.

Iturria: corresponsables

Itzuli