ERKIDE kooperatiben Federazioak asanblada orokorra egin du

ERKIDE kooperatiben Federazioak asanblada orokorra egin du

2018/05/31

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburua buru izan zen ERKIDE Kooperatiben Federazioaren Batzar Orokorraren irekieran, zeinak mila kooperatiba baino gehiago ditu bazkide. 

Maiatzaren 18an Gasteizko Artium Museoan egindako ekitaldian, San José sailburuak nabarmendu zuen kooperatibek kalitateko enplegua sortzeari egin dioten ekarpena; 2017an, 1.250 enplegu berri izan ziren, eta, horrela, 53.600 pertsonak egiten dute lan kooperatibetan, guztira. 

“Euskal kooperatibek gizarte-konpromisoa duzue barneratuta; hori dela eta, batzar honetatik kooperatibismotik kanpoko bestelako enpresei ere zuzentzen natzaie, gizarte-konpromisoa eta -erantzukizuna eskatzeko eta, ondorioz, soldatak igo eta krisi aurreko lan-baldintzei berriro heldu eta horiek hobetu ditzatela eskatzeko”. 

Bestalde ERKIDEko lehendakari Javier Goienetxeak ziurtatu duenez, “gure erakundea fidagarria eta segurua da eta etorkizuna bermatuta du”. Ildo horretan, ERKIDEko zuzendari Agustin Mendiolak aurtengo ekitaldirako aurreikusitako 75 programak ezagutarazi ditu. Guztiek ere kooperatibismoa defendatu, kontzientziatu eta sustatzeko helburua dute. 

Iturria: Irekia, ERKIDE

Itzuli