EROSKIk 50. urteurrena ospatu du

EROSKIk 50. urteurrena ospatu du

2019/03/28

Kontsumitzaileengandik hurbil izateak, gero eta kontsumo arduratsu eta iraunkorragoak, berrikuntzak eta etengabeko egokitzapenak finkatuko dituzte hurrengo erronketarako oinarriak.

EROSKIk bere 50. urteurrena ospatu zuen pasa den martxoaren 12an,  Bilboko Azkuna Zentroko entzunaretoan. EROSKIko ordezkariez gain, Iñigo Urkullu lehendakaria; Arantxa Tapia, Ekonomia Garapenerako sailburua; Sonia Perez, Bizkaiko Turismo sailburua; Mª Jose San Jose, Lan eta Justizia sailburua;  eta Isabel Celaa, Espainiako Gobernuko Hezkuntza eta Lanbide Heziketako bozeramailea. 

Ekitaldian, EROSKIko lehendakari den Agustin Markaidek eskerrak eman zizkien "bertan direnei eta ez direnei,emandako laguntzagatik, gaur ez ezik, baita 50 urte hauetan ere". Jatorrietara jo zuen, kontsumo-kooperatiba txiki batzuek batzearen emaitza gogoratuz. Azaldu zuenez, sorrera “eguneroko behar oinarrizko batzuei emandako erantzun soziala eta kolektiboa izan zen. Behar horiek hobeto asetzeko giza gaitasunean eta lankidetzan sinesten zuten sustatzaileek. EROSKI berritzailea izan zen ordurako, zazpi kooperatiba haiek elkartzen zituena bereizten zituena baino gehiago nabarmenduz, eta berritzailea izan zen langileak bazkide gisa txertatzen ere".

Denboraren joanean, bazkide kontsumitzaileei lotuta jarraitu du EROSKIk,  gizartea garatzen ari zen heinean haien beharrei erantzunak eskaini ahal izateko. Bilakaera horretan zehar, leial eutsi izan die haren sustraiei eta lankidetzako jatorriari; Markaideren esanetan, horixe izan du berme-gune bere eginkizuna eguneratzeko garaian: "herritarren osasuna eta ongizatea hobetzea, gero eta kontsumo arduratsu eta iraunkorragoarekin era bateragarrian josita".

EROSKIko lehendakariak, halaber, dagokion balioa eman zion "gizarte-sustraiak eta balioak mantenduz, EROSKI bost hamarkada betetzera eraman duten lagun guztien ahaleginari. Lankidetza proiektua indartu duen ahalegina izan da, etorkizunean guretzat leku bat lortzeko"; horretarako eragile izango dira hurbil izatea, gero eta kontsumo arduratsuago eta iraunkorragoa, berrikuntza eta etengabeko egokitzapena. "Bere proiektuarekin gizartea eraldatzeko ekimena hartzea dagokio EROSKIri, bazkideen eta elkartearen ongizate iraunkorraren bila, eta horretarako, behar hainbat alditan eraberrituko gara", adierazi du Markaidek amaitzeko.

Horrela hasi ditu EROSKIk bere 50 urteko ibilbidea ospatzeko ekitaldiak, urtean zehar luzatuko direnak.

Iturria: Tu Lankide

Itzuli