Espainiako Gobernuak sozialki arduratsua den kontratazio publikoa sustatzeko plana onartu du

Espainiako Gobernuak sozialki arduratsua den kontratazio publikoa sustatzeko plana onartu du

2019/04/29

Ministro Kontseiluak apirilaren 12an onartu zuen Sektore Publikoko Sozialki Arduratsua den Kontratazio Publikoaren Legearen sustapenerako plana. Honen bidez, minusbaliatuen kontratazioa, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta lanaren adiskidetze eta soldata baldintza onak betetzen dituzten praktikak kontratu eta lizitazio publikoen bidez saritu nahi dira.

Planak hainbat helburu ditu, hala nola, enplegu aukerak, lanaren duintasuna, irisgarritasuna eta gizarteratzea sustatzea, denbora luzez Gizarte Ekonomiako erakundeek jorratu dituzten arloak izanik. "Kontratazio Publiko Estrategiko" modu hau berritasun bat da, politika sozialak bezalako gogoeten menpe dagoelako.

Planaren ardatza osatzen duten hiru puntuak hauek dira:

a) Sozialki arduratsua den kontratazioaren alorrean indarrean dauden lege xedapenak sistematizatzea (deusgaitasuna duten langileen %2aren derrigorrezko kuota betetzen ez duten enpresak baztertuko dira). Era berean, gizarte edo lan araudiak urratzen dituzten eskaintzak baztertzeko eta zerbitzuaren kalitatea parametro gisa erabiltzeko neurriak ezartzen dira. Beste aldetik, kontratatzaileak exekuzioan zenbait gizarte arau betetzen direla ziurtatzea nahi da, kontratua bertan behera uztea nahi ez badute enpresariek.

b) Prestakuntza fasean kontratazio publikoaren inguruko irizpide sozialak legean ezarritakoaren arabera finkatuko dituen ministerioko lantaldea sortzea.

c) Ezarritako jarraibideak beteko dituzten estatu publikoaren zuzendariak trebatzea.

 

Iturriak: Observatorio Español de la Economía Social

Itzuli