Europak Gizarte Ekonomiako Enpresen Eguna ospatu du

Europak Gizarte Ekonomiako Enpresen Eguna ospatu du

2018/06/28

Pasa den ekainaren 4ean, Europako Gizarte eta Ekonomia Batzordeko (CESE) egoitzak Gizarte Ekonomiako Enpresen Eguna hartu zuen. Ekitaldian, gobernuetako,  europar instituzioetako eta sektoreko goi ordezkarien aurrean, Europar Kontseiluko Zuzendariak Europako Gizarte Ekonomiak “momentu zoragarri bat” bizitzen ari dela adierazi zuen.

2,8 milioi erakunde eta enpresa eta 13,6 milioi enplegu baino gehiagorekin,Gizarte Ekonomiak Europako BPGren %8a suposatzen du. Datu hauek CIRIEC-ek CESE-ren enkarguz egindako azken txostenean azaltzen dira, eta indarra eman diote sektoreari, Europar Batasuneko aurrekontuetako planean lehentasunetako bat bilakatu delarik.

Jardunaldian sektoreko hainbat enpresek beraien esperientzia aurkeztu zuten, bertan, gizarte ekonomiak europar merkatuetan beste enpresekin lehiatzeko duen gaitasuna erakutsi zuten, eta honetaz gain, sektoreak etorkizunera begira dituen erronkak aztertu zituzten, besteak beste, digitalizazioa, 4.0 industria edota lan forma berriak.

Iturria: CIRIEC

Itzuli