Europako Eskubide Sozialen Oinarrien inguruko eztabaida Europar Parlamentuan

Europako Eskubide Sozialen Oinarrien inguruko eztabaida Europar Parlamentuan

2018/09/28

Pasa den irailaren 26an, Europar Parlamentuan Eskubide Sozialen Oinarrien inguruko mahai-ingurua egin zen, Seihilabete Europarraren paperean eta MFF berrian zentratu zena.

Jardunaldian, Europako hainbat adituk parte hartu zuten, horien artean, Juan Antonio Pedreño, CEPESeko Lehendakaria, eta Victor Meseguer, Social Economy Europeko Zuzendaria; biek Gizarte Ekonomiak Sehilabete Europarrean izan duen funtsezko papera eta Gizarte Ekonomiako POISES programaren emaitza onak azpimarratu zituzten.

Bestalde, gizarteko aktoreen eta sozietate zibilaren arteko aliantza beharrezkoa dela Europako Eskubide Sozialen Oinarria ezartzeko nabarmendu zuten, eta eraginkorra izan dadin neurriak ezartzearen inguruan eztabaidatu baita ere.

Iturria: OVES-GEEB

Itzuli