Euskadiko gizarte aurreikuspen osagarriaren orokortzearen inguruko jardunaldia

Euskadiko gizarte aurreikuspen osagarriaren orokortzearen inguruko jardunaldia

2019/07/03

Pasa den ekainaren 26an, ostirala, Bilbon kokaturik dauden Bizkaiko Batzar Nagusian Euskadiko BGAE Federazioak antolaturiko “Euskadiko gizarte aurreikuspen osagarriaren orokortzearen” inguruko jardunaldia egin zen.

Bertan parte hartu zuten Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendari Francisco Javier Arnáezek; Confebask-eko Zuzendari Nagusi Eduardo Aréchagak; eta Comisiones Obreras Sindikatuko ordezkari Eduardo Garcíak.

Euskadiko BGAE Federazioko Presidente Ignacio Etxebarriak ekitalidari hasiera eman ondoren, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendariak gizarte aurreikuspen osagarriaren inguruan Administrazioak duen postura eta politika azaldu zuen. Honela, enplegu modalitateko BGAEren bitarteko sistema osagarriaren orokortzea defendatu zuen, errenta maila ertain-baxukoentzat, pentsio sistema publikoaren oinarrizko zutabea osatzeko.

Horretarako patronal eta sindikatuen arteko negoziazio kolektiboa beharrezkoa dela esan zuen eta Eusko Jaurlaritzatik sistema osagarriaren orokortzea ahalbidetzeko eta sustatzeko zenbait neurri proposatu zituen: laguntza fiskalak (PFEZ), enpresen kostuak arintzea, pentsioen inguruko formakuntzak eskaintzea, Euskadiko BGAEn papera jendartean zabaltzea, gizarte kontzientziazio gehiago lortzea, etab.

Bestalde, Confebaskeko ordezkariak jadanik ezaguna dugun zahartze prozesuaren joera demografikoaz hitz egin zuen, enpresentzat “langile gehiago behar direla, kopuruz eta kualifikazioz” esanez eta espainiar estatuan enpresek pentsioetarako kotizazioen zati handiagoa ordaintzen dutela esanez, Europako beste herrialdeekin alderatuz eta, beraz, ez dela enpresen erantzukizuna sistema publikoaren sostengarritasun arazoari aurre egitea. Sistema osagarrien orokortzeari buruz, “ezeren truke kostu bat” jasatea ez du begi onez ikusten eta berau aurrera eramateko enpresentzat erakargarria izan beharko lukeela defendatu zuen.

Hitza hartzen azkenekoa Comisiones Obreras Sindikatuko ordezkaria izan zen, zeinek pentsio publikoen eztabaida plano ideologikoan kokatu behar dela esan zuen, izan ere pentsio publikoen sistemaren sostengarritasunaren arazoari irtenbide politikoa eman behar zaio, ekonomikoa baino. Enplegun motako BGAEn papera osagarri eta inondik ere ez ordezkagarri izan behar duela azpimarratu zuen eta berau aplikatzeko agente sozialen akordio zabala funtsezkoa dela.

Bukatzeko, publikoaren aldetik ere ekarpenak egon ziren (Geroa, Elkarkidetza, LAB).

Iturria: GEEB

 

Itzuli