Euskadiko nekazaritzako kooperatiben fusioa onartu da

Euskadiko nekazaritzako kooperatiben fusioa onartu da

2019/05/30

Maiatzaren 21an Gasteizen egindako Batzar Orokorrak onesmena eman zion Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Federazioa eta ERKIDE - Euskadiko Lan Elkarteen, Irakaskuntza, Kontsumo eta Kreditu Kooperatiben Federazioaren arteko fusio prozesuari. Hori dela eta, Maria Jesus San Jose Lan eta Justiziako sailburuak zorionak eman zizkien.

San Josek nabarmendu zuen euskal kooperatibismoaren “ausardia” ordezkaritzarako sektore anitzeko erakunde bakarra sortzeagatik, marka bakarra eta erraz identifikatzeko asmoz. Apustu hau, gainera, sailburuaren esanetan, Eusko Legebiltzarrak Kooperatiba Lege berri bat izapidetzen ari den unean dator.

Hilabete gutxi barru onestuko den lege honi buruz San Josek nekazaritzako elikagaien kooperatiben eremuan izango dituen hobekuntzak gailendu zituen, bereziki ikusmolde komunitarioari dagokienez, euskal kooperatibismoan “lortutako adostasunak” arrazoi bezala azpimarratuz.

Azkenik, adierazi zuen 2018an izandako arazoen arren, produkzioaren beherakada dela eta, nekazal errentak % 5a gora egin zuela, prezioen gorakadari esker. Modu berean, Ekonomia Garapen Sailarekin elkarlanean aritzeko asmoa aurreratu zuen nekazal eremuetako despopulatzea eta sektoreak behar dituen langileen trebakuntza lortzeko.

Iturria: Irekia

Itzuli