Frantziako Pacte legea, Gizarte Ekonomiaren hedapen bezala

Frantziako Pacte legea, Gizarte Ekonomiaren hedapen bezala

2019/05/30

Joan den apirilean, Frantziako Parlamentuak, ia urte bat iraun duen tramitazioaren ondoren, Enpresen Hazkundea eta Eraldaketarako legea, Pacte izenekoa, onartu zuen azkenik, legedia honetako anbizio handiena duen arau makroekonomiakoa. Legeak berrehun artikulu baino gehiago ditu, eta sinkretismo ideologikoaren itxurazko saiakera batean hainbat eremu jorratzen ditu. Adibidez, prozedura burokratikoak sinplifikatu, aurreikuspen planak bultzatu edo enpresa publikoen pribatizazioa baimentzen du.

Bi artikulu, bestalde, eragin zuzena dute Frantziako Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren konfigurazioan, herrialdearen BPGaren % 10 inguru suposatzen duen sektorean. Alde horretan ere, Gobernuak norabide bikoitza lantzen ditu. Hau dagoeneko agerian geratu zen legea prestatzeko txostena sindikatu garrantzitsuenaren idazkari nagusi ohi bati eta Frantziako enpresario nabarmenetariko bati egitea eskatu zienean. Horrela, legeak (onartu baino lehen, gobernuak sektorearen hazkunderako plan bat aurkeztu zuen, Gizarte Ekonomiaren ordezkariek denbora luzez aldarrikatutakoa), 2014ko Gizarte Ekonomiaren legea bi modutan aldatzen du.

Hain zuzen ere, 29. eta 61. artikuluek, hurrenez hurren, sektoreko enpresek eta bestelakoek erabilgarritasun sozialaren ziurtagiria lortzea errazagoa egiten du, eta “misio sozialeko enpresak” sortzen ditu. Lehenengo artikuluak, enpresak gizartean duen eragin positiboa erakusteko egiaztagarria lortzeko bete behar diren finantza betekizunak eta soldata-baldintzak malgutzen ditu; Gizarte Ekonomiako aktore batzuek “diluzio” gisa kritikatzen dute aukera hau; neurriaren aldekoen arabera, ordez, gaur egungo ziurtagiria jende gutxik ezagutzen dute eta bere hedapenak haren edukia ez duela urtuko diote, eta gainera ziurtagiri pribatuekin batera existitzen jarraituko du. Bigarren artikuluak, "enpresa soziala" kontzeptu ezagunetatik gertu dagoen “misioko enpresa” sortzen du eta, beraz, orain arte Gizarte Ekonomiaren entitateentzat erreserbatutako domeinuaren luzapen bat dirudi. Figura juridiko honek misio espezifiko eta formalizatu bat izan beharko du, gizarte-eragin positiboaren aldeko konpromiso batekin. Gainera, eredu ekonomiko koherente bat eduki beharko du eta bere jardueren ondorio sozialenen ebaluazio zehatz bat aurkeztera behartuta egongo da. Beste aldetik, legeak beste enpresen barne estatutuetan “arrazoi sozial” bat inskribatzea baimentzen du, izen sozialarekin zerikusia ez duena, ezta objektu sozialarekin. “Arrazoi sozial” honek, dena den, “misioko enpresen” exijentzia mailara ez da iristen.

Legean sartutako bi neurri hauek maila guztietan eztabaida eragin dute, kalitatezko komunikabideetan jaso dena. Baina hedabideen azkeneko fasera iritsi baino lehen, eztabaida lehenago argitalpen zientifikoetan eman zen maila akademikoan, eta baita ere patronal eta enpresen adierazpenen bidez eta politikarien artean Parlamentuan egondako tramitazioa iraun zuen bitartean. “Misioko enpresen” kontzeptuaren egile eta defendatzaile unibertsitarioek diote legeak enpresa arrunten eta Gizarte Ekonomikoan osoki inskribatutako erakundeen arteko bitarteko maila sortzen duela eta horrela ekonomia arrunta Gizarte Ekonomiaren printzipio eta balioekin “polinizatzen” duela. Baina beste akademikoen ustez, legaren dinamikak Gizarte Ekonomiaren berezitasuna disolbatu eta nahasketa juridiko eta soziala sortuko du.

Bestalde, sektorearen baitan erreakzioak askotarikoak izan dira, bere bilakaera historiko korapilatsuaren islapena, instituzionalizazioaren aurretik eta ondoren, baita Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren eragileen arteko tentsioak direla eta. Jatorria edo konposizioa kontutan hartuta, botere politikoetatik gertuago dauden erakundeek, negozio kopurua altuagoa izanik, ontzat ematen dituzte legearen neurriak, Gizarte Ekonomia indartzen dutelako. Ez da hori entitate eta elkarterik txikiago eta kritikoen ikuspuntua, erabakitze zentzuetatik urrunago daudenak euren borondatea delako edo ez. Haiek, ohiko ekonomiatik kanpo daudelarik, kapital sinbolikoa galtzearen beldur dira, edo bidegabeko lehia jasango dutela diote, eraldaketan eta finantziazio-zailtasunak dituen sektore batean dauden une batean.

Azkenik, legegintzako eztabaidak posizio desberdinak antzeman zituen, aurreikusi zitekeen bezala: gobernuaren aldeko gehiengoak, legearen aldekoa, erdian kokatu zen. Beste indar politikoek neurri erradikalagoak sustatu nahi zituzten eta salatu zituzten enpresek administrazioaren aldetik jasango dituzten interferentziak eta “misioko enpresek” sortuko dizkieten ustezko segurtasun juridiko eza. Bestetik, gainerako indar politikoek enpresa arrunten edo Gizarte Ekonomiaren erakunde boteretsuenen “irudi garbiketa” salatu zuten Pacte legea.

Pacte legeak, 2014ko Gizarte Ekonomiaren legea erreformatzeaz gain, Frantziako Kode Zibila eta Merkataritza Kodea aldatzen ditu. Antzeko neurri batek EAEko eta Espainiako kasuan aplikatua ahal izateko legeria berri bat beharko zuen. 2011ko Espainiako Gizarte Ekonomiaren legea, Frantziakoa baino lehenagokoa, Gizarte Ekonomiako entitateak figura juridiko eta errespetatu beharreko printzipioen bidez ezartzen ditu, ministerioak garatu beharreko estrategia batekin batera, nahiz eta katalogo ofizialik oraindik ez zen egon. Horri gehitu behar zaio autonomi erkidegoek garatutako legeria eta politika publikoak. Euskadiko kasuan, 2011ko legeak EAEk dituen legeriarekin bat egiten du, eta baita Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren jarduketa-planekin. Azken honen helburuak sektorearen gizarte-hedapena, ezagutza eta hazkundea dira. “Misioko enpresen” erregulazio juridiko esplizitua aurrera eramateko eskumenen inguruan eta kooperatibismoak Euskadiko kasuan duen berezitasunak kontutan izan beharko ziren (kooperatibek indar gutxiago dute Frantzian, elkarteren herrialdea baita). Gainera, Pacte bezalako legeak ziurtagiri edo label ofizial bat sortzea suposatuko zuen Euskadiko kasuan, Frantzian gertatzen den bezala sektoreko parte-hartzaileek euren buruei emandako ziurtagiriekin aldi berean existituz.

Beraz, Frantziako Pacte bezalako legea Euskadi eta Espainiara iristeko kontutan hartu beharko dira ideien eta praktiken nazioarteko zirkulazioa, legeriaren berezitasunak eta egitura ekonomikoen desberdintasunak, bertako Gizarte Ekonomiaren indarren arteko barneko erlazioak ahaztu gabe, hobeto integraturik eta instituzioetatik gertuago dauden entitateen eta marjinalagoak direnen artean.

Ander Plaza

Itzuli