Gatazken erregulazioa kooperatibetan: eztabaidarako jardunaldia

Gatazken erregulazioa kooperatibetan: eztabaidarako jardunaldia

2018/05/31

Badirudi lan elkartuko kooperatiben alorreko egiturazko erronka nagusia erabaki hartze prozesuen konplexutasuna dela. Prozedurak demokratigoagoak izanik eta alde guztiek iritzi zein boto emateko eskubidea dutenez, sarritan bazkideen artean gatazkak eta blokeo egoerak sortzen dira, zeintzuek erabaki estrategikoak hartzea zailtzen duten. 

Funtsean, kooperatibetako bazkideen arteko interes heterogeneoek (lan ordainketa, kapital ordainketa, lan baldintzak, ...) azaltzen dituzte erabaki hartze prozesuak aurkezten duen zailtasun gehigarria. 

Kooperatibetako langileak bazkide "on" bezala kontsideratzen dira, izan ere epe luzeko ikuspegi bat izaten dute eta enpresarekiko atxikitasuna garbia eta zuzena bai da. Halere, langile batzuen eta besteen artean interes desadostasun garrantzitsuak sor daitezke. Enpresa kapitalistetan akziodunek enpresaren mozkinen gaineko interes bertsuak izaten dituzten bezala, kooperatibetan langileek soldata, lan baldintza, etabarren gainean dituzten ezberdintasunak nabariagoak izaten dira. 

Nahiz eta kontraesan hauen bideratzea erronka zaila den, badirudi kudeaketa kooperatiboari egonkortasun instituzional handiagoa eman dioten sisitemak izan direla epe ertain eta luzera begira arrakasta gehien izan dituztenak. Egonkortasun instituzional hori baliabide ezberdinen bidez lortu ahal izan da, zeintzuen artean ondorengoak nabarmendu genitzakeen: 

 

a. Talde kooperatiboak 

b. Kooperatiben elkarte edo federazioak 

c. Legislazio kooperatiboa 

 

Jardunaldi honek eztabaida honi argi gehiago eman nahi dio, baita berauen inguruko tresnak eskaini, bai kooperatibentzat zein sustapenerako ardura duten erakunde publikoentzat ere. Horretarako Ekai Center Fundazioaren eta GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuaren artean antolatu da jardunaldia. 

UPV/EHUko Joxe Mari Korta eraikinean eramango da aurrera, Donostian, arratsaldeko 15:30ak eta 18:30ak bitartean. 

Behin betiko egitaraua kontsulta daiteke hemen

Bertaratzea dohakoa da eta gezki@ehu.eus edo ekai@ekaicenter.eu bidez izen eman behar da. 

Ekai Center 

 

Itzuli