Gatazken erregulazioa kooperatibetan Jardunaldia

Gatazken erregulazioa kooperatibetan Jardunaldia

2018/06/28

Pasa den ekainaren 7an, UPV/EHUko Joxe Mari Korta Zentroan “Gatazken erregulazioa kooperatibetan” jardunaldia egin zen, Ekai Centerrek eta GEZKIk antolatua. Ekitaldian zehar, lan elkartuko kooperatibetan erabaki hartze prozesuan duten egiturazko erronka aztertu zen ikuspegi desberdinetatik.

Konferentziaren irekieran izan ziren Jokin Diaz, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaria, eta Aitor Bengoetxea, GEZKIko Zuzendaria. Lehenengo hizlaria Javier Sanz izan zen, BITARTU Kooperatiba Arbitrajeko Euskal Zerbitzuaren Lehendakaria, kooperatibetako gatazken eta hauen ebazpenen errealitateari buruz hitz egin zuena, kontutan izanik arlo honetako gatazketan urteetako esperientzia dutela.

Jarraian, UPV/EHUko irakasle eta GEZKIko kide den Itziar Villafañezek, Merkataritza Zuzenbidearen ikuspegitik leialtasun betebeharra, interes soziala eta printzipio kooperatiboak aztertu zituen. Aurkezpenean, kooperatibetako bazkideek interes gatazkak dituztenean, leialtasun betebeharrak jokatzen duen papera eta honen galdagarritasuna aztertu zituen.

Bukatzeko, Adrian Zelaiak, Ekai Centerreko Lehendakariak, kooperatiben egonkortasun instituzionalaren eta arlo honetan duten erronka estrategikoen inguruko aurkezpena egin zuen.

Zalantzarik gabe, jardunaldi honek eztabaida honi argi gehiago eman nahi izan zion, baita berauen inguruko tresnak eskaini, bai kooperatibentzat zein sustapenerako ardura duten erakunde publikoentzat ere.

Bideo ikusgai hemen

Iturria: OVES-GEEB

 

Itzuli