GEZKIko Gizarte Ekonomia eta Solidarioko Masterra ECOOPEko praktika egokien gidan

GEZKIko Gizarte Ekonomia eta Solidarioko Masterra ECOOPEko praktika egokien gidan

2018/05/31

GEZKIko Gizarte Ekonomia eta Solidarioko Masterra ECOOPEren (Entrepreneurial Cooperative Experience) praktika egokien gidan azaldu da. Dokumentu hau argitaratu berri duen proiektu honek, Europako ekintzailetza kooperatiboaren ikasketa programa ezberdinak aztertu ditu, egokienak direnak biltzeko helburuarekin.

ECOOPE CISEren lehenengo proiektu europarra da. Europar Batasunak eta bost estatutako zazpi bazkidek ko-finantzatzen dute. Helburu nagusia eredu kooperatiboa eta ekintzailetza hezkuntza zentro ezberdinetan zabaltzea da, Europako gazteriaren enplegagarritasuna sustatzeko asmoz.

Honetarako, hezkuntza arloko ekintzailetza kooperatiboaren praktika egokienak identifikatu dituzte, eta ondoren, Europar Batasuneko ikasleei zuzendutako bi esperientzia pilotu diseinatuko dituzte.

Iturria: ECOOPE

 

Itzuli