Aldizkaria
Irakurri azken albisteak zure emailean
2018/01/31
Kontratazio Eskuliburua osatzen ari da Foru Aldundia, irizpideak elkartzeko eta segurtasun juridiko handiagoa izateko xedez, eta, batez ere, eraginkortasuna, eragimena, gardentasuna eta osotasuna hobetzeko obra, ondasun eta zerbitzuei buruzko kontratazioan.
Bi zatitan banatzen da dokumentua, nagusiki. Lehenengo zatian, era askotako gomendioak jasotzen dira, batzuk formal hutsak, baina beste batzuk funtsezkoak direnak, besteak beste: eskaintza baxu edo ausartegiei eman beharreko tratamendua; esleitzeko irizpide egokiak aukeratzea eta modu zuzenean balioestea; etab.
Bigarren zatian, berriz, hainbat irizpide eta argibide jasotzen dira gizarte eta ingurumenari lotutako eta beste politika publiko batzuei buruzko klausulak kontratazio publikoan sartuko direla bermatzeko, eta baita ere klausula horien kontrola eta jarraipena egiteko. Modu espezifikoan garatzen dira enpresa esleipendunek kontratatutako langileen lan baldintzak bermatzera bideratutako klausulak eta, horretarako, kontrol bereziak aurreikusten dira kontratua gauzatzen den prozesurako.
Labur esanda, kontratazio publikoari buruzko Europar Batasuneko zuzentarau berriekin bat eginez eta kontuan hartuta ‘Europa 2020’ estrategia, hazkunde adimenkor, jasangarri eta integratzailea lortzera zuzendutakoa, Eskuliburu honen bitartez, “helburu sozialak aintzat hartzen dituen kontratazio publikoa sustatu nahi da, enpleguaren babesa, gizarte inklusioa eta integrazioa bultzatzeko, lan baldintzak bermatzeko, ingurumena babesteko eta eraginkortasun energetiko handiagoa lortzeko, besteak beste”.
Iturria: Gipuzkoa.eus
Agenda
Otsailak 6, Sesio publikoa “Social Economy for the future of the European Union”
2019/01/30
Bruselan
Otsailak 6-8, Desgaitasunaren Zuzenbidearen II Kongresua
2019/01/30
Iruñan
2019/01/30
Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (UPV/EHU)
2018/10/30
Tokyo (Japon)
2019/01/30
Apirilak 30, Mugaeguna, Call for Papers: Special Issue, Annals of Public and Cooperative Economics
2018/11/29
2018/10/30
Montréal, Québec, Canada
2019ko ekainak 6-9, CIRIEC-eko Gizarte Ekonomiako Ikertzaileen Nazioarteko VII Konferentzia
2018/07/26
Bucarest (Rumania)
Azaroak 25-27, Nazioarteko XIII Rulescoop Kongresua
2018/11/29
Querétaroko Unibertsitate Autonomoan, Mexiko