Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioak 2018ko Gonzalo Nardiz saria jaso du

Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioak 2018ko Gonzalo Nardiz saria jaso du

2018/05/31

Nekazaritzako elikagaien katean eta Euskadiko landa ingurunean egindako ibilbide profesional eta enpresarial eredugarri eta luzeei erakutsitako esker onak dira. Gonzalo Nardiz, Jose Antonio Agirre lehendakariaren gobernuko lehen nekazari sailburua, gogoratzeko ere balio du. 

Lehendakaritzaren egoitzan egin zen ekitaldia, Gasteizen, eta bertan bildu ziren estamentu instituzionalen 150 ordezkari baino gehiago eta lehen sektorearekin, nekazaritzako elikagaien katearekin eta Euskadiko nekazaritza eremuarekin lotura duten profesionalak. 

Epaimahaiaren iritziz, Arrantzaleen Kofradien Federazioak sari hau merezi du ehun urte baino gehiagoan eta jardute eremu sozialetik, ekonomikotik eta ingurumenekotik arrantza sektorea ordezkatzen eta zaintzen egindako lan garrantzitsuagatik, arrantzaren eta bere balio katearen iraunkortasunean lagunduta. 

Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioa lurraldeko kostaldeko bederatzi herrik osatu zuten (Hondarribia, Pasaia, San Pedro, Donostia,Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Mutriku) eta pasa den apirilean bere mendeurrena ospatu zuen, Donostian. Gaur egun Federazioa osatzen duten sei kofradiek (Donostia, Getaria, Hondarribi, Mutriku, Orio eta Pasaia) baxurako 80 bat itsasontzitan diharduten 800 arrantzale ingururi eskaintzen diote laguntza. Itsasontzi horietako 50ek arrantza tresna txikiez edo kazan jarduten dute eta gainerakoek inguraketako arrantzan eta beita biziarekin. 

Bere ehun urteko historian ezagunak izan dira garatu eta mantendu dituzten balioengatik. 

  • Arrantza baliabideen iraunkortasunaren aldeko apustua. 

  • Arrantza tresna selektiboak eta ingurumena errespetatzen dutenak erabiltzea. 

  • Berrikuntza eta etengabeko hobekuntza, arrantza jardunbiderik hoberenen bila. 

  • Arrantzaleen prestakuntza eta trebakuntza. 

  • Erakundeekin eta beste ORP batzuekin elkarlanean aritzea, politika iraunkorrak garatzeko eta ezartzeko 

Federazioa Eusko Jaurlaritzarekin eta Prestakuntza Eskolekin batera ari da arrantza jarduera duintzeko eta gazteak sektore honetan profesional gida garatzera animatzeko, eta lan hori aipatzeko modukoa da, eta garrantzitsua da, baita ere, ezagutza zientifikoan oinarrituta lanean jarraitzeko apustua nabarmentzea, arrantza baliabideen iraunkortasuna bermatzeko funtsezko oinarria baita. 

Era berean, azpimarratzekoa da Federazioak azken urteetan eman duen babesa, flota berritze eta modernizatzearen alde eginda, teknologian inbertituta. 

Iturria: Irekia

Itzuli

Agenda