Gipuzkoako enpresetan pertsonen partaidetza aztertzeko tresna eskuragarri

Gipuzkoako enpresetan pertsonen partaidetza aztertzeko tresna eskuragarri

2018/06/29

GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboko Institutuak Gipuzkoako enpresetan langileek duten parte hartzea aztertzeko lanabesa landu eta edozeinen eskura jarri du. Institutuko disziplina anitzeko ikertzaile-talde batek egin du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Departamentuak finantzaturiko proiektu batean.

Auto-ebaluaketa bidez pertsonen parte hartzea enpresan neurtzeko tresna hau enpresaren hiru ardatz ezberdinetan ebaluatzeko pentsatua dago: partaidetza kudeaketan, partaidetza emaitzetan eta partaidetza jabetzan. Honela, enpresa barneko pertsona guztien partaidetza neurtzen, nabarmentzen eta sustatzen duen lanabesa osatzeko ahalegina egin da. Aipagarria den beste aspektuetako bat enpresa barnean “nahi” den partaidetzari buruzko atal bat barneratu izana da, erakundea osatzen duten pertsonek gerora begira zer nahi duten kontuan hartzeko eta etorkizunerako proiekzioa baloratzeko xedearekin. Soilik modu honetan uler daiteke disparekotasunak birproduzitzen ez dituzten eta lurraldearekin erabat engaiaturik dauden erakunde mota hauen sustapena.

Eskuratu argitalpena hemen (euskaraz).

Eskuratu argitalpena hemen (gazteleraz).

Iturria: GEZKI

Itzuli

Agenda