Gizarte Ekonomia eta Solidarioariren lurralde dinamikei buruzko jardunaldi akademikoa

Gizarte Ekonomia eta Solidarioariren lurralde dinamikei buruzko jardunaldi akademikoa

2018/05/30

Pasa den maiatzaren 24an, “Gizarte Ekonomia eta Solidarioaren lurralde dinamikak Akitania Berria – Euskadi – Nafarroa mugaz gaindiko eremuan” Jardunaldi akademikoa egin zen Baionan. ComUE D´Aquitainek (Unibertsitate Elkartea) antolatu zuen, koordinatzaile nagusia Xabier Itçaina, Emile Durkheim Zentroko zuzendaria, izan zelarik.

Gizarte Ekonomia eta Solidarioko hainbat ikertzailek eta eragilek aurkezpenak egin eta mahai ingurutan parte hartu zuten. Hauen artean zeuden Aitor Bengoetxea, GEZKIko Zuzendaria, Gizarte Ekonomiaren Euskal Herriko esparru juridikoari buruz aritu zena, eta Enekoitz Etxezarreta, GEZKIko kidea, EHUko Gizarte Ekonomia eta Solidarioko masterra aurkeztu zuena. Hauetaz gain, bertan izan ziren Jokin Diaz, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria eta LANKIko eta Deustuko Ikasketa Kooperatiboen Institutuko hainbat ikertzaile.

Jardunaldiaren helburua Gizarte Ekonomia eta Solidarioko ikerketa ildo nagusiak eta eragileen eskaerak identifikatzea eta sektoreari zuzendutako formazioak ezagutzera ematea zen.

Iturria: ComUE D´Aquitaine

Itzuli