Gizarte Ekonomiako unibertsitate solasaldia

Gizarte Ekonomiako unibertsitate solasaldia

2018/11/30

Pasa den azaroaren 28an Donostiako EHUko Enpresa Fakultatean Gizarte Ekonomiari buruzko unibertsitate solasaldia egin zen.

Lehenengo hizketaldia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaria den Jokin diazek eman zuen, “Gizarte Ekonomiako jarduera planak, Euskadi mundu mailan Gizarte Ekonomiako erreferente?” titulupean. Gizarte Ekonomiako alorrean aurrera eramaten ari diren proiektu eta ekimen ezberdinak azaldu zituen, ondoren, dokumentu bakar batean bilduko direnak.

Bigarren solasaldia EHUko Filosofiako irakasle den Esteban Antxustegik eman zuen, “La ciudadanía a debate” lelopean. Politika Publikoen eta Eskubide Sozialen bilakaera historikoa azaldu zuen, ondoren, entzuleekin Ongizate Estatuari buruz eztabaidatzeko asmoz.

Iturria: GEZKI

Itzuli

Agenda