Gizatearen X urteurrena

Gizatearen X urteurrena

2018/11/30

Pasa den astelehenean, azaroaren 26an, Gizateak hamargarren urteurrena ospatu zuen Bilbon jardunaldi baten bitartez, non gizarteratze enpresen egungo zein etorkizuneko erronkei heldu zitzaien, baita sektorearentzat interes berezia duten gaiak jorratzearekin batera.

Bertaratze jendetsua izan zuen eta Gizateako presidente Marijose Rodrigoren hitzekin eman zitzaion hasiera, baita Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek esandakoekin ere. Sailburuak Gizateak egiten duen lana goraipatu zuen “Gizatea,  gizarte-bazterketa egoeran dauden eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzeko eta gizarteratzeko euskal enpresen elkarteak egiten duen lanak euskal gizarte-kohesiorako laguntzen du” esanez. Hori dela eta, erakundeak eta gizartea animatu zituen “gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak bultzatzera, herrialdea kohesionatzeko”. 

Jarraian Ignacio Martínez (Deustuko Unibertsitatea) eta Javier Galarreta (Euskal Herriko Unibertsitatea) aritu ziren, laneratzeko enpresetan laneratze laguntasun-ereduan emandako aurrerapenak azaltzen.

Laneratzeko enpresen laguntasun-porfesionalen talde batek (Susana Albaina, Haizea Roca eta Jon Sierra), euren aldetik, prozesuaren erronken inguruko hausnarketak mahaigaineratu zituzten, hala nola komunikazio eta profesionalen arteko lankidetzaren garrantzia, behin lan merkatu tradizionalera jauzi egiterakoan formakuntza jasotzen jarraitu beharra, gizarte mugimendu eta erakunde publikoekin dauden harremanak estutzearen garrantzia, etab.

Jardunaldian kontratu erreserbatuen eragin positiboa ere jorratu zen, hala esaten zaie erakundeek gizarteratzeko eta laneratzeko enpresekin kolektibo ahulenen lana suspertzeko eginikoei. Horretarako, Eva Ontoria Nafarroako Gobernuko Enplegu eta Enpresentzako Laguntza Zerbitzuko zuzendariak Lurralde honen esperientzia azaldu zuen.

Laneratzeko enpresak eta sektore publiko edota pribatuaren arteko kolaborazio-esperientzia ezberdinak ere plazaratu ziren. Lehenengo Oñatiko Udalak, Ulma Taldeak eta Bidebarri laneratzeko enpresak martxan duten Laneratze proiektua azaldu zuten. Bigarren esperientzia Oarsotek laneratzeko enpresarena izan zen, Oarsoaldea Garapen Agentziak duela hamar urte baino gehiago sustaturiko enpresa, zeinetan karga familiarreko emakumeek egiten duten lan, batik bat. BSH electrodomésticos alemaniar multinazional eta Koopera Servicios Ambientales laneratze enpresaren arteko proiektua ezagutarazi zuten ondoren, etxekotresnen berrerabilepenaren arlokoa. Azkenik guztietan berrien den proiektua azaldu zuten, Gizatea eta Debegesaren (Debabarrenako Garapen Agentzia) artekoa, hain zuzen ere.

Bukatzeko Gizateako lehenengo presidente izan zen Alfonso Pérezek hartu zuen hitza. Aurretik, erakundeko gerente Leire Álvarez de Eulatek laneratzeko enpresen eta Gizatearen etorkizuneko erronkak mahaigaineratu zituen. Zentzu honetan 2017-2020ko Ekintza planean ezarri zituzten erronkak adierazi zituen:

- Laneratzeko lanpostuak hirukoiztu.

- Laneratzeko laguntasun-eredua izan dutenen %80 gutxienez emaitza positiboak eduki izana.

- Laneratzeko enpresen lurralde oreka handiagoa izatea.

- Gizarteratzeko eta gizarte politikak zehazten diren espazioetan laneratzeko enpresek euren lekua izan dezatela.

- Adieraziriko erronkak Gizatearen balore eta printzipioak mantendu eta errespetatuz lor daitezela. Horretarako, gainera, Etika batzorde bat sortu berri da.

Iturria: GEEB, Irekia

Itzuli

Agenda