Gobernuak onetsi egin du 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana

Gobernuak onetsi egin du 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana

2018/02/28

Euskal Gobernu Kontseiluak 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana onetsi zuen asteartean. Honen bitartez, euskal erakundeek oinarrizko tresna dute gizarteratzearen inguruko euskal politikak antolatzeko eta egituratzeko. Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak azaldu zuenez, Plana sailen artekoa da, eta ulertzen da gizarte-kohesioaren eta desberdintasunaren aurkako borrokaren helburua Eusko Jaurlaritzako sail guztien eskumena dela. Hori dela eta, jarduketak jasotzen ditu hainbat eremutan, besteak beste, hezkuntza, enplegua, osasuna, gizarte-zerbitzuak, lana eta etxebizitza. Bilera horretan bertan, euskal exekutiboak gizarte-neurri sorta bat onartu du, 70 milioi euro baino gehiagokoa.

Gizarteratzeko IV. Planak sei jarduketa-printzipio ditu, Euskadi lurralde inklusibo gisa sustatzeko: aktibazio inklusiboa; bizi-kalitatea, pertsonalizazioa eta autonomia; eskubideen ikuspegia; arreta komunitarioa; zerbitzuen eta prestazioen konbinazio egokia; eta herritarren, eraginpean dauden pertsonen eta hirugarren sektoreko erakundeen parte-hartzea”.

Dokumentuak Gizarteratzeko Kontseiluaren oniritzia du. Bertan, Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako eta udaletako ordezkariak daude, bai eta erakunde sindikalenak, enpresa-erakundeenak, erabiltzaileenak, gizarteratzearen inguruan esku hartzen duten gizarte-ekintzako hirugarren sektorearenak eta gizarteratzearen eremuan lan egiten duten profesionalenak ere.

Bilera horretan bertan, euskal exekutiboak gizarte-neurri sorta bat onartu zuen, 70 milioi euro baino gehiagokoa: 33,7 miloi euro desgaitasunen bat duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko, 19,5 milioi euro legegintzaldian zehar telelaguntzako zerbitzua emateko kontratatzera, 10,22 miloi euro laneratzeko enpresetan enplegua sortzeko eta hor eusteko, 4,70 miloi euro gizartean esku hartzeko eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzera, 1,7 miloi euro familiako eta laneko bizitza uztartzen dituzten enpresetara, eta 500.00 euro Gizarte Segurantzaren kuotak ordaintzeko diru-laguntzetara, langabezia-prestazioa ordainketa bakarrean jasotzen dutenentzat.

Iturria: Irekia

Itzuli