Goienerrek energia berriztagarriak sortuko ditu bazkideen kontsumorako

Goienerrek energia berriztagarriak sortuko ditu bazkideen kontsumorako

2018/06/29

2012an sortu zenetik Goienerren asmoetako bat izan zen berriztagarrien sorkuntzari ekitea, baina urte hartan bertan legediaren aldaketa bat medio merkaturatzailearen sorreran zentratu zen kooperatiba.

Bitartean sorkuntzako proiektu bideragarri bat bilatzen ibili da Goiener. «SorkWhtza» deitu diote ekimenari eta proiektuari hasiera emateko Goiener Taldeak lehenengo bi sorkuntza proiektu ditu helburu:

  • Fagollagako zentral hidroelektrikoa erostea, Hernanin.
  • Iparraldeko I-ener kooperatiba lagunari erabilpen publikoko eraikin gainetan istalazio fotovoltaikoak aurrera ateratzen laguntzea.

Proiektu hauek aurrera ateratzen taldeko Nafarkoop erakundea arduratuko da. Ekarpenak egiteko epea zabalik dago abuztuaren 31 arte. Proiektu guztien % 2 arteko ekarpena egin dezake norbanako bakoitzak, aurretik Goienerreko bazkide eta ondoren Nafarkoopeko bazkide eginda.

Zalantzak argitzeko bisitatu Nafarkoop webuneko FAQ atala.

Iturria: Goiener

Itzuli