Hasi da Gizarte Ekonomia eta Solidarioa unibertsitate Masterraren 6. edizioa

Hasi da Gizarte Ekonomia eta Solidarioa unibertsitate Masterraren 6. edizioa

2018/10/31

Aurtengo ikasturtean 18 pertsona daude matrikulaturik, zeintzuek diziplina anitzeko eta kalitate handiko prestakuntza jaso ahal izango duten, ekonomia sozial eta solidarioaren sektoreak eskatzen dituen prestakuntza-maila eta gaitasun profesionalak eskuratzeko.

Masterra GEZKIk sustatu du (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua), Masterraren arduradun gisa. Master hau antolatu dutenen artean UPV/EHUko beste organoak ondokoak izan dira: Hegoa Institutua, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Gipuzkoako Atala), Ekonomia Aplikatua I Saila, eta Enpresa Zuzenbidea Saila.

Ohikoak diren klase magistral eta praktikoez gain, ikasleek Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko zenbait esperientzia praktiko ezagutu ahal izan dituzte, hala nola, Gureak Enplegu Zentro Berezia eta urriaren 11an egin zen Kolonbiako kooperatibagintzaren inguruko jardunaldiari esker.

Iturria: GEEB

Itzuli