Kontabilitate soziala: Enpresek gizarteari eta “stakeholder” taldeei sortutako balio soziala neurtzeko tresna

Kontabilitate soziala: Enpresek gizarteari eta “stakeholder” taldeei sortutako balio soziala neurtzeko tresna

2018/06/29

Gaur egun, balio soziala geroz eta garrantzi gehiago hartzen ari da. Enpresek duten erantzukizuna ere aldarrikatzen ari da, ez bakarrik balio ekonomiko sortzaile gisa, baizik eta giza balio sortzaile bezala ere. Eta, ehunka urteetako garapen eta ikasketen ondorioz gaur egun kontabilitate sistema on bat dugun arren, enpresen egoera ekonomiko-finantzarioaren ezagutza on batera gerturatzen gaituena, ez ditugu erakundeek ematen duten balio soziala neurtzeko tresna berdinak, enpresek gizarteari eta inguratzen duten interes taldeei, stakeholder deritzonak, bueltatzen dien balioa neurtzeko. Euskal Herriko Unibertsitateko ECRI(Ethics in Finances and Stakeholder Responsibility) taldeak, garatutako Eredu Poliedrikoaren bitartez, erakundeak sortutako balio soziala neurtu, ikusarazi eta balioa eman nahi zaio.

Eredu hau 5 fasek osatzen dute:

  1. Lehendabiziko fasea, erakundeko arduradun batek erakundeak sortzen duen balio soziala neurtzea interesgarria izango litzatekeela erabakitzen duenean hasten da. Fase honetan, “Orientazioa” izena duena, lan-taldea eta jarraituko den kronograma definitzen da.
  2. Behin lan-taldea eta kronograma onartuta, hurrengo fasean, “Interes talde desberdinen identifikazioa” deiturikoa, enpresaren stalkeholders mapa lantzen da. Mapa egitea prozesu luze bat da, eta ez da bukatutzat ematen denak ados egon arte.
  3. Hirugarren fasea, “Balio aldagaien identifikazioa” deiturikoa, seguruena prozesuaren konplexuena da. Entrebistak egin eta gero, aldagai sorta bat identifikatu behar dira, ondoren indikatzaileetara orientatuta egon beharko dutenak, output neurgarriei lotu daitezkeenak, eta, aldi berean, proxyak lortu daitezkeela pentsa daitekeelarik, output horien balorazio monetarioa ahalbideratzeko.
  4. Behin aldagai horiek lortuta, laugarren fase batean, “Outcome-en identifikazio eta monetizazioa” deiturikoa, beharrezkoa da erakundeak sortutako output-ak identifikatzea, aldagaiari loturik daudenak, eta baita proxy-ak ere euren kuantifikazioa ahalbideratuko dutelarik.
  5. Azkenik, enpresak sortutako “Balioa kalkulatu eta ikusarazi” behar da. Etekin ekonomikotik abiatuta, sortutako balio sozialera iritsiko gara, eta interes talde bakoitzarentzat sortutako baliora.

Nahiz eta gaur egun kontabilitate sozialera hurbiltzen diren enpresa askok irudi edo erreputazioagatik egin, egia da balio sozialaren monetizazioak aldagai sorta bat identifikatzea ahalbideratzen duela, ondoren enpresaren kudeaketan erabil daitezkeenak, finantza indikatzaileen maila berdinean, balio soziala kudeaketaren bihotzera pasaz, eta soziala erakundearen bizkarrezur bihurtuz.

 

Larraitz Lazkano

Irakasle eta Ikertzailea

UPV/EHU

Itzuli