Kooperatibismotik etxebizitzaren arazoari aurre egiteko gakoak Donostian

Kooperatibismotik etxebizitzaren arazoari aurre egiteko gakoak Donostian

2018/06/29

Ekainaren 22an GEZKI Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak Donostian antolaturiko jardunaldian gure gizartean dugun arazo nagusienetako bati erantzun alternatiboen inguruan jardun zen. Partaidetza zabal eta anitza egon zen unibertsitate, etxebizitza kooperatiboen sektoreko eta administrazio publikoko ordezkariak besteak beste.

Jardunaldiaren irekiera Aitor Bengoetxea GEZKIko zuzendariak egin zuen, UPV/EHUko Errapel Ibarlozak ere hartu zuen hitza. Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendari Jokin Diazek ere hitzaldia eman zuen. Jardunaldiaren hasiera eta lehenengo zatiko hitzaldiak osorik hemen ikus daitezke.

Aitziber Etxezarreta UPV/EHUko irakasle eta GEZKIko kideak Etxebizitza eskubidearen inguruan hitz egin zuen lehenik eta behin. Hainbat aspektu nabarmendu zituen honen inguruan: batetik, oinarrizko eskubide bat bezala ulertu behar dela, bestetik kontuan izanik eskubide sozial moduan ulertua/onartua izan delabaina ez bermatua eta, azkenik, beste eskubide batzuk izateko/egikaritzeko etxebizitza eskubidea aurrebaldintza bezala jokatzen duela.

Etxebizitza eskubideak lege aldetik eta politika aldetik izandako bilakaera labur batere aipatu zuen, azkeneko Eusko Jaurlaritzako azkeneko plan gidarian zentratuz. Hito batzuk aipatu zituen, 2002ko urteko legea (non etxebizitza babestuen kalifikazioa behin behineko izatetik behin betirakoa izatera pasatu zen); 2008an eztanda egin zuen krisia eta bere eragina; eta azkena 2015 euskal etxebizitzaren legea non etxebizitzabat erabiltzeko eskubidea onartzen den, gizarte funtzioa onartzen zaionetxebizitzari, Andel eredua kontuan hartu. Formula berriak aurreikusten direla azpimarratu zuen eta eusko jaurlaritzaren aldetik Donostian eginiko proiektu berriak diferentzia kualitatiboa suposatzenduela esan zuen.

Ondoren Uruguaitik etorririko Melissa Cabreraren txanda izan zen, UPV/EHU-ko Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioko ikaslea, zeinak herrialde hartan erabiltzeko lagapeneko etxebizitzen errealitatea zein den azaldu zuen, mundu mailan garatu duren eredu ezberdinak aipatuz. Eredu ezberdinen elementu komunak aipatu zituen: jabetza kolektiboko proposamenak direla, etxebizitza eskubidea egikaritzeko parte hartze era autokudeatuan egiten dela, etxebizitzaren kontzeptuazabaltzen dute, habitatmoduko bat planteatuz/sortuz, politika publikoan eragiten duela, etab.

Uruguaiko ereduaren oinarriak zeintzuk diren ere aipatu zituen: antolamendu kooperatiboa, etxebizitza eraikitzean kooperatiba ez da desegiten, elkarren laguntza, autokudeaketa erabaki ezberdinak hartzeko, jabetza kolektiboa du, finantzaketa publikoa (%85arte posible da), aholkularitza teknikoa jasotzeko erakundeak daude era FUCVAMaren  rolak duen garrantzia, mugimendua saretzen.

Jarraian Euskal Goren Kontseilu Kooperatiboko abokatu Santiago Merinok EAE-ko etxebizitza kooperatiboaren errealitateaz hitz egin zuen. Sorrera eta bilakaera laburra aipatu zituen hasteko. Gehienbat ekimen publikokoak izan dira EAEko etxebizitza kooperatibak eta gainera, beti jabetza pribatuan esleitzekoak eta ez erabilera lagapen moduan. Ondoren eredu hauek dituzten abantailak aipatu zituen etabukatzeko baita dituzten arazoak ere: babesturiko etxebizitza publikoetako bazkideen ezjakintasuna, finantza aldetiko zailtasunak, sozietate kudeatzaileen inguruko arazoak… Hitzaldia amaitzeko etxebizitza kooperatiben euskal ereduak hurrengo urteetan aldaketa nabariak izango dituela esan zuen.

Kaferako atsedenaldiaren ondoren, bi mahai inguru izan ziren (hemen bideoa ikusgai). Lehengoa etxebizitza kooperatiboen kasu praktikoen partaideek egin zuten. Bartzelonako LaBorda kooperatibako ordezkaria izan genuen, 2012an hasitako proiektua Sants auzoko Can Batlló gune autokudeatuan. Berarekin Madrileko Jubilares Elkarteko ordezkaria egon zen, senior cohousing-ean aritzen direnak, Donostian duela bi urte inguru sortu berri den Abaraska proiektuko ordezkari batekin batera.

Azkenik, jardunaldiarekin amaitzeko bigarren mahai inguruan etxebizitza kooperatiben inguruko politika publikoen inguruan jardun zuten Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza antolaketa eta prozesu operatiboetako Zuzendaria, Grupo Arrasate gestoriako aholkulari juridikoa, Bartzelonako Etxebizitzako Zuzendaria eta BIZIKOOP Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitza Kooperatiben Federazioko Presidentea aritu ziren.

Iturria: OVES/GEEB

Itzuli