Lan eta Justizia Batzordearen bilkurak egin dira Eusko Legebiltzarrean Euskadiko Kooperatiben Lege berriaren inguruan

Lan eta Justizia Batzordearen bilkurak egin dira Eusko Legebiltzarrean Euskadiko Kooperatiben Lege berriaren inguruan

2019/04/30

Martxoaren 11 eta apirilaren 9 bitarte Eusko Legebiltzarreko Lan eta Justizia Batzordearen bilkuretan Euskadiko Kooperatiben Lege berriaren aurre proiektua landu da, Lan eta Justiziako sailburuaren eta adituen agerraldiaren bitartez.

Saioen bideo guztiak eskuragarri daude.

Martxoaren 11an San José andereak, Lan eta Justizia Sailburua, bere lantaldearekin batera (Gizarte Ekonomiako Zuzendaria, tartean) agerraldia egin zuen Eusko Legebiltzarreko Batzordearen aurrean, talde politiko ezberdinei Euskadiko Kooperatiben Lege berriaren aurreproiektua azaltzeko.

Zenbait adituk ere parte hartu zuten, hala nola CEPES (Confederación Empresarial Española de la Economía Social) edota KonfeKoop-eko (Euskadiko kooperatiben konfederazioa) presidente Rosa Lavinek.

Apirilaren 2an Mondragon Kooperatiba Korporazioko kideek, EKGK (Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseilua), Ekai Center, Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Kooperatiben Federazioa eta LANKI Mondragon Unibertsitateko Lankidetzaren ikertegiko ordezkariek egin zituzten agerraldiak.

Apirilaren 2an REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareen Sareko ordezkari Carlos Azkunze aritu zen eta, azkenik, apirilaren 4an, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuko (GEZKI) Zuzendari Aitor Bengoetxeak izan zuen hitza.

Iturria: GEEB

Itzuli