“Ekintzailetza, gizarte-berrikuntza eta kooperatibismoa” ikastaroa martxan da Nafarroan

“Ekintzailetza, gizarte-berrikuntza eta kooperatibismoa” ikastaroa martxan da Nafarroan

2018/09/27

Pasa den abuztuaren 31an hasi zen ekintzailetza ikastaroa, Iruñako Udaletxeak eta CEINek antolatu dutena, eta kooperatibismoa eta gizarte-berrikuntza sustatzea helburu duena. Enpresa ekimen berriak indartzea helburu duen “Iruña ekintzaile” programaren barnean kokatzen da, eta edizio honetan Gizarte Ekonomiaren arloan zentratuko da.

Ikastaroan zehar, gizarte ekonomiaren eta kooperatibismoaren arloan ekiteko eman beharreko pausuak landuko dituzte parte hartzaileek, gizarte beharrei eta parte hartzaileagoa den gizarteri erantzun berriak emateko gai den sektorea baita. Bertan izango da GEZKI Institutua baita ere, fiskalitatea eta legislazioaren eta laguntza publikoen moduluak lantzeko.

Iturria: CEIN

Itzuli