“Langileen parte hartzea enpresan eta Lan Sozietateak” liburua argitaratu da

“Langileen parte hartzea enpresan eta Lan Sozietateak” liburua argitaratu da

2018/09/27

Tirant lo Blanch argitaletxeak argitaratu berri duen liburua Gemma Fajardok zuzendu du, eta gaian adituak diren 43 akademikok eta profesionalek parte hartu dute; hauen artean, Aitor Bengoetxea, Rosa Otxoa-Errarte eta Igone Altzelai, GEZKIko zuzendaria eta kideak direnak.

Lan honetan, langileek parte hartutako sozietatearen eredua aztertzen da. 44/2015 Legeak sortutako figura hau kapital sozietate mugatu zein anonimoa izan daiteke, baina berezitasun batekin: lan sozietatearen baldintzak bete behar ditu, hau da, langileen parte hartzea eta bazkide izateko bidea erraztu behar dute.

Bestetik, liburuan Lan Sozietatearen figura sakonki aztertzen da: jatorria eta eboluzioa; merkataritza, fiskalitate, lan eta gizarte segurantzako erregimen juridikoak; hauen inguruko politika publikoen balorazioa; sindikatuen papera, eta lan sozietatearen konkurtso eta desagertze prozesua.

Liburua hemen

Iturria: CIRIEC

Itzuli