MONDRAGONek letra eta musika jarri dizkio Esperientzia Kooperatiboari

MONDRAGONek letra eta musika jarri dizkio Esperientzia Kooperatiboari

2018/12/20

"Humanity at Music - Sinfonia Kooperatiboa" proiektua aurkeztu zen azaroaren 29an, Esperientzia Kooperatiboaren gaineko liburua eta kooperatiben musika banda izango dena.

Lehenik eta behin 'Humanity at Music' liburua aurkeztu zen. Argitalpenean, besteak beste, bost idazlek parte hartu dute (Pilar Kalzada, Irati Jimenez, Leire Bilbao, Gloria Totorikaguena eta Katixa Agirre) eta ilustrazioak Maite Mutuberriak egin ditu. Idazleek ekarpen literarioak egin dituzte mikro errelatu formatukoak eta bakoitzak bere ikuspegitik aztertu du Esperientzia Kooperatiboa.

Era berean, liburuan bertsoak ere aurkitu daitezke eta musika pieza dotoreak. Guztira zortzi pieza ezberdinek (bai kantuen konposizioak zein bertsoak) osatzen dute musika eta bertso eskaintza. Punta-puntako bertsolariek parte hartu dute proiektuan eta egin dute euren ekarpena. Musikaren letra, berriz, Jon Sarasuak egin du.

Musika egilea, berriz, Fernando Velazquez getxotarra izan da eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak interpretatu ditu pieza guztiak Iubilo Bilbao Abesbatzaren, Bilbao Musika Txiki abesbatzaren eta Goikobalu txiki abesbatzaren kolaborazioarekin. Era berean, ekimenera, kooperatibetako zenbait kide batu dira eta datozen hilabeteotan gehiago batuko dira. Musika guztiak dagoeneko entzun daitezke www.humanityatmusic.com webgunean. Gainera, webgune honek balioko du ekimenaren gaineko informazio guztia jasotzeko. 

Ekimenaren hurrengo hitzordu garrantzitsuak Durangoko Azoka eta Buesa Arenako ekitaldi handia izango dira, 2019ko irailaren 14an egingo dena. Hain justu ere, ekitaldi horretarako 400 bat kooperatibistaren kolaborazioa sustatu nahi du MONDRAGONek. Era berean, Humanity Herriz Herri ekimena ere aktibatuko da, herri eta ingurune bakoitzera egokitutako espektakulua. 

Azken finean, interkooperazio kulturaleko ekimena da eta elkartasun helburuak izango ditu. Izan ere, saltzen den liburu bakoitzeko euro bat Mundukide Fundazioarentza izango da, hark egiten duen aktibitatea bultzatzeko eta sustatzeko. 

Iturria: Tulankide

Itzuli