MONDRAGONek parte hartu zuen Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko helburuak aztertu zuen jardunaldian

MONDRAGONek parte hartu zuen Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko helburuak aztertu zuen jardunaldian

2018/02/27

Bilbon egingo zen otsailaren 15ean eta balio izan zuen egiaztatzeko “enpresa-estrategia garapen iraunkorrarekin lerrokatzea enpresentzako errentagarria dela”.

Jardunaldia honako erakunde hauek antolatu zuten: Eusko Jaurlaritzak, Agenda Euskadi Basque Country 2030aren testuinguruan; Innobasque eta Munduko Hitzarmenaren Espainiako Sareak, sektore pribatuan GIH Garapen Iraunkor Helburuen sustapenerako Nazio Batuen agintea duen erakundeak; eta Innobasque, berrikuntzaren euskal agentziak.

 “GIH eta enpresak, joerak eta aukerak” izeneko jardunaldian, GIH garapen iraunkor helburuen ikuspegi orokorra aztertu zen, eta Euskadin egiten ari den lanaren hurbilketa eta lehen eskuko esperientziak entzuteko aukera izan zen. Azaldu ziren esperientzien artean, MONDRAGON Taldearena ere aztertu zen, Ibon Antero, Eraldaketa Sozialeko ekintzen koordinatzailearen eskutik. Berarekin batera izan ziren: Elena Bou, Revenga Smart Solutions enpresako ordezkaria eta Jon Kepa Izagirre, A&B Laboratorios enpresako ordezkaria.

Ekitaldian, Vanesa Rodriguez, Nazio Batuen Munduko Hitzarmenaren Espainiako Sarearen ordezkariak, hitzaldi bat eskaini zuen, “GIHak eta enpresa aukerak, joerak, Euskadirako eredua eta ekintzarako euskarriak” deiturikoa. Eta azkenik, Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendariak saioari amaiera eman zion.

2015eko irailaren 25ean, mundu mailako buruzagiek helburu komunak adostu zituzten pobrezia desagertzeko, planeta babesteko eta oparotasuna bermatzeko; horiek baitira garapen iraunkorraren agenda osatzen duten aspektuak. Helburu bakoitzak xede zehatzak ditu, datozen 15 urteetan lortu beharko direnak.

Guztira, mundua eraldatzera bideratzen diren 17 helburu dira, eta beraien artean daude: pobrezia desagertzea, energia eskuragarria eta ez kutsakorra, ezberdintasunak gutxitzea, hiri eta komunitate jasangarriak, bakea, justizia eta erakunde sendoak...

Iturria: TUlankide

Itzuli