Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea onetsi da

Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea onetsi da

2018/05/30

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea onetsi zuen pasa den apirilaren 12an. Ordenamendu juridiko nafarra Europako kontratazio egoerara moldatzeko helburuarekin sortutako Ponentziak burututako txostena biltzen du testuak, tekniko eta ordezkari sozial eta sindikalek egindakoa. 

Foru Legearen xedea da ordenamendu juridiko nafarra Europako kontratazio egoerara moldatzea, Europa Estrategia 2020rekin bat etorriz, enplegu, produktibitate eta lotura soziala sortuko dituen garapen ekonomikorako eredu bat sustatzeko, baita funts publikoen erabilera eraginkor bat bermatuko duena ere.

Foru Legeak merkatu lehiakorrago bat sustatzea bilatzen du, ETEen parte hartzea erraztu (enplegu potentzial handiena eskaintzen dute) eta kontratazio publikoa erabiltzeko tresnak eskaintzea gizarte, ingurumen eta ikerketa politiketako tresna gisa, hori guztia globalizazio ekonomikoaren esparruaren ikuspegi modernizatzailetik. 

Talde guztiek bat egin dute, nabarmenduz kalitate eta prezioaren arteko harremanean oinarritutako kontratazio eredu berriak dakarren paradigma aldaketa onuragarria izango dela, baita izaera transbertsal eta derrigorrezkoa izango duten ingurumen klausula eta klausula sozialak ezartzeak ere, prozesuaren fase guztietan, betearazteko orduan ere, kontrolpean egongo direnak.

Legea hemen

Iturria: Nafarroako Parlamentua

Itzuli