REAS Euskadik Alternatibak eta Politika Publikoak Elikatzen webgunea aurkeztu

REAS Euskadik Alternatibak eta Politika Publikoak Elikatzen webgunea aurkeztu

2019/05/30

REAS Euskadik webgune berri bat aurkeztu du, Alternatibak eta Politika Publikoak Elikatzen. Bertan, Bizilur, Etxalde-Nekazaritza eta EHNE-Bizkaiaren lanetik abiatuta, azkeneko urteetan aurrera eramandako ekimenak biltzen dira, batez ere bi proiektuen bidez, “Euskal herrian beste bizi ereduak lortzeko burujabetzak ereiten” ikerketa eta "Politika publikoak elikatzen” mintegia.

Ekimen guzti hauek eragile anitzek bultzatu dituzte (botere publikoak, akademia, nekazal mugimendu, kolektibo sozialak...), irizpide ezberdinak jarraituz (sareak eratuz, legeria eta arautegien bidez, planifikatuz edo diagnostikoei esker). Landutako eremuak burujabetza energetikoa, emakumeen autonomia, ondasun naturalen babesa, komuna denaren antolamendua eta jakintza askea eta bertako elikadura sistemak dira. Helburua gaur arte garatutako ekimenak konpartitzea da, horrela baimenduz hauek ezagutzea, elkarbanatzea eta esperientzia berriak inspiratzea, sareak eratuz.

Horrela, webgunean mapa bat aurkezten da, “Elikadura burujabetza eraikitzen duten bertako esperientzien mapa” izenekoa. Mapa honetan, orain arte, ia ehun ekimen kokatzen dira, hiru lurralde historikoetan kontzentratuak, batez ere Bilbo eta Donostia inguruan. Web-tokiak proiektu bati buruzko informazioa bidaltzeko aukera ematen du, bere ezaugarri nagusiak zehaztuz galdetegi baten bidez, gero esperientzia horiek Bizilurrek igotzeko eta jakinarazteko.

Iturria: REAS Euskadi eta Bizilur

 

 

Itzuli